[itzul] hain barik
    jon-agirre a bildua ej-gv.es 
    jon-agirre a bildua ej-gv.es
       
    Ost, Urt 30, 09:53:36, CET 2013
    
    
  
'Hainbarik' berba agertu denez gero, aspalditik darabildan kontu bat
agertu gura nuke. "Barik" txartelaren izena 'Hainbarik' edo, hobeto
'Hainbakoa' balitz hobe.
 
Jon
 
 
________________________________
Nork: Inma Eguen [mailto:eguen a bildua zaldibar.org] 
Bidaltze-data: lunes, 28 de enero de 2013 12:45
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] hain barik
 
 
hain barik: sarri erabiltzen dut ezer gabe nagoela adierazteko edo dena
delakoa falta dudala esateko.
 
"Diruik bai? Ez, esku hutsik urten dot etxetik eta hain barik nau"
 
Ima Eguen
	----- Original Message ----- 
	From: Juan Garzia Garmendia <mailto:juangarzia a bildua gmail.com>  
	To: ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com>  
	Sent: Monday, January 28, 2013 12:44 PM
	Subject: Re: [itzul] hain barik
	 
	Kontutxo bat, Xabier: 
	 
	Guztiz oker ez banago, horren "madrea" ez da "haren barik"
("(h)aren" > "(h)ain" fonetismoa nafarrerazkoa da bereziki).
Garbi-garbia da osaera kontuan hartzen bada hain=halako
euskalki-ekuazioa. "Halako barik" edo "halakorik gabe" bezala ulertzekoa
da,beraz.
	 
	Kontuan bizkaieraz aukerako duen bigarren zentzua ere har
dezakeela "barik" horrek: "X ez baizik Y" ("hondartzara barik mendira
joan").
	 
	Hortik datorke, baina nik ez nuen ezagutzen erabilera hori,
Karlosek aipatu duen esanahi lexikalizatua, "osterantzean/bestela"ren
sinonimoa edo.
	 
	Hiztegi batuko adibidean, nolanahi ere esanahi arrunta du:
	 
	txokolatearekin / hainbarik [halako(rik) gabe]
	 
	 
	 
	Alberto Martinez de la Cuadra<acuadra a bildua zamudiokoudala.net>
igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 28 12:18):
	'Hiztegi Batua'n, <hainbarik> dago onartuta.
	http://ttiki.com/46801
	Alberto Martinez de la Cuadra
	
	
	 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130130/a3af67a0/attachment.html>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago