[itzul] hain barik
    Inma Eguen 
    eguen a bildua zaldibar.org
       
    Al, Urt 28, 12:45:03, CET 2013
    
    
  
hain barik: sarri erabiltzen dut ezer gabe nagoela adierazteko edo dena delakoa falta dudala esateko.
"Diruik bai? Ez, esku hutsik urten dot etxetik eta hain barik nau"
Ima Eguen
  ----- Original Message ----- 
  From: Juan Garzia Garmendia 
  To: ItzuL 
  Sent: Monday, January 28, 2013 12:44 PM
  Subject: Re: [itzul] hain barik
  Kontutxo bat, Xabier:
  Guztiz oker ez banago, horren "madrea" ez da "haren barik" ("(h)aren" > "(h)ain" fonetismoa nafarrerazkoa da bereziki). Garbi-garbia da osaera kontuan hartzen bada hain=halako euskalki-ekuazioa. "Halako barik" edo "halakorik gabe" bezala ulertzekoa da,beraz.
  Kontuan bizkaieraz aukerako duen bigarren zentzua ere har dezakeela "barik" horrek: "X ez baizik Y" ("hondartzara barik mendira joan").
  Hortik datorke, baina nik ez nuen ezagutzen erabilera hori, Karlosek aipatu duen esanahi lexikalizatua, "osterantzean/bestela"ren sinonimoa edo.
  Hiztegi batuko adibidean, nolanahi ere esanahi arrunta du:
  txokolatearekin / hainbarik [halako(rik) gabe]
  Alberto Martinez de la Cuadra<acuadra a bildua zamudiokoudala.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 28 12:18):
    'Hiztegi Batua'n, <hainbarik> dago onartuta.
    http://ttiki.com/46801
    Alberto Martinez de la Cuadra
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130128/7c615a28/attachment.html>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago