[itzul] No molesten, no molestar
LB
luisber12 a bildua gmail.com
Ost, Urt 30, 12:38:50, CET 2013
Arazoa da Do not disturb / Ne pas déranger / Nicht Stören / Non disturbare
esamoldea adierazpide klitxetu bat dela mundu guztian hoteletako hizkera
berezituan, eta nazioarteko eredu nagusari leial izan nahi ezkero euskerazko
itzulpenean ere “molestatu” adiera derrigorrez agertu beharko litzatekeela,
ondo beharrez. Itzulpen zuzenena, hartara, “Ez molestatu” izango litzateke,
behintzat Hegoaldean.
Aldiz, nazioarteko hotel-hizkeran adostutako klitxe horren formari barik
mamiari begiratu ezkero, posible da beste formula bat aurkitzea kartel
horiekin eragotzi nahi dena eragozteko (inor baimenik gabe inoren gelara
sartzea). Eta horretarako aski litzateke “Ez sartu” jartzea,
horrenbesterekin edonork ulertzen baitu gela horretara ezin dela sartu, ez
sartzen saiatu, eta, hortaz, barrukoak ezin direla molestatu.
Hautua beraz, nire ustez, hauxe da: edo nazioarteko formula konbentzionalari
jarraitu (“molestatu” edo bere kidako aditzen bat erabilita), edo gure
komenentziara egokitutako formula alternatibo bat finkatu (“sartu” edo
antzeko beste aditz bat erabilita). Lehen aukeraren abantaila da nazioarteko
koiné orokorrean txertatzen dugula euskera, eta bigarrenarena, Iparraldeko
gure haurrideak ez ditugula aztoratuko aditz ulerkaitz batekin.
_____
De: joseba [mailto:joseba a bildua erroteta.com]
Enviado el: martes, 29 de enero de 2013 19:05
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] No molesten, no molestar
Hoteleko gelatan jartzen den kartel horietakoren batean, nola jarriko
zenukete No molesten edo no molestar hori?
Aurretik eskerrak emanez.
--
Beste barik
Joseba Berriotxoa
946732769
656759537
joseba a bildua erroteta.com
www.erroteta.com
_____
No se encontraron virus en este mensaje.
Comprobado por AVG - www.avg.com
Versión: 2013.0.2890 / Base de datos de virus: 2639/6066 - Fecha de
publicación: 01/29/13
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130130/4e4dcffa/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago