[itzul] No molesten, no molestar

Patxi Petrirena Alzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ost, Urt 30, 13:29:09, CET 2013


Ildo berean, hor dugu "Ez eragotzi" ere, Elhuyar eta Zehazki hiztegietan
aipatua *(¿te molesto?, *eragozten dizut?). Gogoan ditut ahozko testigantza
batzuk ere, haien artean Iñaki Zubizarretarena.

Berriki aritu gara lanean halako esaldi batekin, "Ez sartu", "Ez
molestatu", "Utzi bakean" eta abar. Ez dira berdinak egoera guztiak, eta
aukera horietako batzuk oso egoki datoz zenbaitetan, baina nik neuk ez dut
baztertzen, orotarako formula finko moduan, "Ez eragotzi".





Patxi Petrirena Alzuguren
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org
  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.    Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2013/1/30 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>

> LBrekin ados nago. Berak proposatutako ildoetako bati heldurik, nik "EZ
> GOGAITU" proposatzen dut.
>
> kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila
> 30 13:08):
>
>> "Utzi lasai, (mesedez)"
>>
>> Zakarregia, agian?...
>>
>> 29/01/2013 19:05(e)an, joseba(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Hoteleko gelatan jartzen den kartel horietakoren batean, nola jarriko
>>> zenukete No molesten edo no molestar hori?
>>>
>>> Aurretik eskerrak emanez.
>>>
>>> --
>>> Beste barik
>>>
>>> Joseba Berriotxoa
>>>
>>> 946732769
>>>
>>> 656759537
>>>
>>> _joseba a bildua erroteta.com <mailto:joseba a bildua erroteta.com>
>>> _
>>> www.erroteta.com <http://www.erroteta.com>
>>>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130130/2da34f8d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago