[itzul] No molesten, no molestar
Garmendia, Mikel
mikel.garmendia a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Urt 30, 14:58:40, CET 2013
"Inpromatu" aditza ere balia eta heda genezake:
Egungo Euskararen Hiztegia
inpromatu, inproma, inpromatzen du ad
Ahal bezala gorde nintzen ni, binilo arrosaz itxuraturiko mangleondo baten azpian, baina mutiko talde bat ari zen inguru haietan ni inpromatu nahian, iraindu ninduenaren aginduetara. Joxan Elosegi
Gaitzeko parrandan bizi ginen han barruan, sinets iezadazue, inortxok ere ez gintuen inpromatzen. Joxan Elosegi
Nire sentiberatasun madarikatu hori gabe, oraindik ere bizirik egongo zen beharbada Yvan, neu baino ez ninduten inpromatuko. Joxan Elosegi
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: kixmi [mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com]
Bidaltze-data: miércoles, 30 de enero de 2013 14:24
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] No molesten, no molestar
Eragotziren jatorrizko esanahiaz zuzen zaude, baina Euskaltzaindiak
hiztegiaren bidez "molestar" adiera ere normalizatu du, zure adibidean
bezala, nor-nori-nork aditz laguntzailearekin eta "nor osagarririk gabe".
Alde horretatik ez dago aitzakiarik, beraz, baina arrazoia duzu
anbiguotasunaren kontuan; ez hoteleko gela batean, baina beste egoera
askotan bai.
30/01/2013 13:49(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi zuen:
> Plantilla normalizada para WORD
>
> Gogoan daukat Iñaki Zubizarretak zenbat bider erabili duen
> <<eragotzi>> aditza euskarazko bikoizketetan <<molestar>> adierazteko.
> Ondo erabili ere.
>
> Kontua da <<eragotzi>> aditzak ez duela <<molestar>> esan nahi,
> <<impedir / obstaculizar>> baino. Egoera batzuetan, baliokide izan
> daitezke.
>
> >> Gure lankidea enpresako gastuen kontuak egiten ari da.
>
> - Barkatu eragozten badizut, baina zuzendariak bere bulegora deitu dizu.
>
> Esaldi horren itzulpenean, <<molestar>>, <<interrumpir>>,
> <<importunar>>, <<embarazar>>. erabil daitezke <<eragotzi>>-ren ordain
> modura, eta maila jatziz gero: <<estrobar>>, <<joder>>, <<incordiar>>.
>
> Beste egoera batzuetan, ordea, nekez uler daiteke <<eragotzi>>
> molestar moduan. Ate bateko kartelean <<ez eragotzi>> ikusiz gero,
> zalantza egingo nuke zer esan nahi duen: <<no molestar>> ala <<dejen
> paso libre>>.
>
> Asier Larrinaga
>
> <http://www.eitb.tv/>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago