[itzul] No molesten, no molestar
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Urt 30, 13:49:33, CET 2013
Gogoan daukat Iņaki Zubizarretak zenbat bider erabili duen <<eragotzi>> aditza euskarazko bikoizketetan <<molestar>> adierazteko. Ondo erabili ere.
Kontua da <<eragotzi>> aditzak ez duela <<molestar>> esan nahi, <<impedir / obstaculizar>> baino. Egoera batzuetan, baliokide izan daitezke.
>> Gure lankidea enpresako gastuen kontuak egiten ari da.
- Barkatu eragozten badizut, baina zuzendariak bere bulegora deitu dizu.
Esaldi horren itzulpenean, <<molestar>>, <<interrumpir>>, <<importunar>>, <<embarazar>>... erabil daitezke <<eragotzi>>-ren ordain modura, eta maila jatziz gero: <<estrobar>>, <<joder>>, <<incordiar>>...
Beste egoera batzuetan, ordea, nekez uler daiteke <<eragotzi>> molestar moduan. Ate bateko kartelean <<ez eragotzi>> ikusiz gero, zalantza egingo nuke zer esan nahi duen: <<no molestar>> ala <<dejen paso libre>>.
Asier Larrinaga
<http://www.eitb.tv/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130130/f0ac5854/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago