[itzul] No molesten, no molestar

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Ost, Urt 30, 14:23:42, CET 2013


Eragotziren jatorrizko esanahiaz zuzen zaude, baina Euskaltzaindiak 
hiztegiaren bidez "molestar" adiera ere normalizatu du, zure adibidean 
bezala, nor-nori-nork aditz laguntzailearekin eta "nor osagarririk gabe".
Alde horretatik ez dago aitzakiarik, beraz, baina arrazoia duzu 
anbiguotasunaren kontuan; ez hoteleko gela batean, baina beste egoera 
askotan bai.



30/01/2013 13:49(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi zuen:
> Plantilla normalizada para WORD
>
> Gogoan daukat Iņaki Zubizarretak zenbat bider erabili duen 
> <<eragotzi>> aditza euskarazko bikoizketetan <<molestar>> adierazteko. 
> Ondo erabili ere.
>
> Kontua da <<eragotzi>> aditzak ez duela <<molestar>> esan nahi, 
> <<impedir / obstaculizar>> baino. Egoera batzuetan, baliokide izan 
> daitezke.
>
> >> Gure lankidea enpresako gastuen kontuak egiten ari da.
>
> - Barkatu eragozten badizut, baina zuzendariak bere bulegora deitu dizu.
>
> Esaldi horren itzulpenean, <<molestar>>, <<interrumpir>>, 
> <<importunar>>, <<embarazar>>… erabil daitezke <<eragotzi>>-ren ordain 
> modura, eta maila jatziz gero: <<estrobar>>, <<joder>>, <<incordiar>>…
>
> Beste egoera batzuetan, ordea, nekez uler daiteke <<eragotzi>> 
> molestar moduan. Ate bateko kartelean <<ez eragotzi>> ikusiz gero, 
> zalantza egingo nuke zer esan nahi duen: <<no molestar>> ala <<dejen 
> paso libre>>.
>
> Asier Larrinaga
>
> <http://www.eitb.tv/> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago