[itzul] bol-taza
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ost, Uzt 10, 20:01:07, CEST 2013
Zenbaitek katilu=bol eta kikara=taza proposatu ditu. Nik neuk ez dut
erantzunik, baina emandako hori ez da zuzena, nik uste. Bol bera, zenbait
monasteriotan ikusi izan dudan bi kirtendun katilu handia da: salda, zopa,
porrusalda
hartzeko erabilia. Taza esateko katilu erabili izan dut
betidanik. Kikara, berriz, kafea edo antzekoak hartzeko kirtendun ontzi
txikia da. Denak ere zeramikazkoak. Baina, berriro esan, zurearentzat
erantzunik ez dut. DIONISIO AMUNDARAIN
De: Nagoroke de las tejas verdes [mailto:nagoroke a bildua hotmail.com]
Enviado el: miércoles, 10 de julio de 2013 13:59
Para: ITZUL
Asunto: [itzul] bol-taza
Arratsalde on!!!
"Bol" eta "taza" nola emango zenituzkete? Askok "katilu" erabiltzen dugu
bietarako, baina bi hitz desberdin behar ditut...
"Bol" eta "taza" hitzen arteko desberdintasuna heldulekua da; lehenengoak ez
dauka, eta bigarrenak, berriz, bai...baina euskaraz ez dakit nola eman.
Laguntzerik?
Mila esker!
Egun ona izan!
Nagore
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130710/e9256d5b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago