[itzul] Lotsa/Beldurra ematen dit...tea? edo... teak?

junkal elizalde junkal.elizalde a bildua gmail.com
Ast, Uzt 11, 11:06:47, CEST 2013


Kaixo denei!


Hiztegietan-eta adibideak begiratu ditut, eta *lotsa eman* aditza
aditz-izenarekin agertzen denean ere komunztadura *-teak* dela ikusi dut.

Besterik gabe, jakin nahiko nuke zuetako inork horrelakoetan *-tea* esaten
al duen bere euskalkian. Guk, izan ere, aditz-izenarekin *tea* esaten dugu.
Hau da:

Ikara ematen dit gauez etxera bakarrik joatea/joateak.

Izugarritako lotsa ematen dit jende aurrean hitz egitea/egiteak.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130711/868380ec/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago