[itzul] Lotsa/Beldurra ematen dit...tea? edo... teak?
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Uzt 12, 08:44:07, CEST 2013
Nik maiz eduki det zalantza hori. Eta nire ‘ustea’ izan da literatura idatzi
klasikoan ere halako bikoiztasuna testigantzen dela –TEA / -TEAK erabilera
‘ergatiboa’ eskatuko luketen aditzekin. Gogoratu uste dut zalantza azaldu
nuela behin JAGONETen eta orduan erantzun ote zitzaidan, izatez gerotan,
EGLU-VIIk erantzun beharko ziokeela horri (artean osatzen ari zirena).
Ez daukat orain eskueran EGLU-VIIa, baina ez dut uste kontua aipatzen denik.
Antzeko zalantza gertatu izan zait maiz BEHAR aditz ‘laguntzailearen’
erabilerarekin berez aditz edo egoera nagusi ‘iragangaitzak’ aipatzen
direnean, eta halako kasuetan ez bakarrik subjektua aditz nominalizatua
denean, baina bai subjektu nominalak edo izenordeak direnean. Esaterako
(argitzeko):
o Jon izango da (atea jo duena esaterako) à JON izan behar du (niretzat
arrunta) // JONEK izan behar du (oso bitxia niretzat).
Ez dakit beste inori ere antzekorik gertatzen ote zaion
Ondo izan
Bittor
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================
From: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
Sent: Thursday, July 11, 2013 11:07 AM
To: ItzuL
Subject: [itzul] Lotsa/Beldurra ematen dit...tea? edo... teak?
Kaixo denei!
Hiztegietan-eta adibideak begiratu ditut, eta lotsa eman aditza
aditz-izenarekin agertzen denean ere komunztadura -teak dela ikusi dut.
Besterik gabe, jakin nahiko nuke zuetako inork horrelakoetan -tea esaten al
duen bere euskalkian. Guk, izan ere, aditz-izenarekin tea esaten dugu. Hau
da:
Ikara ematen dit gauez etxera bakarrik joatea/joateak.
Izugarritako lotsa ematen dit jende aurrean hitz egitea/egiteak.
Eskerrik asko aldez aurretik,
Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130712/fe9efe74/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130712/fe9efe74/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130712/fe9efe74/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image009.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130712/fe9efe74/attachment-0002.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago