[itzul] Lotsa/Beldurra ematen dit...tea? edo... teak?

Agurtzane Mallona agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ast, Uzt 11, 16:29:46, CEST 2013


Arratsalde on, Junkal!

Guk ere -TEAK erabiltzen dugu.

Besarkada estu bat.


Agurtzane


Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila
11 15:12):

> Aupa, Junkal! Guk ergatiboarekin esaten dugu.
> Ongi izan!
> Patxi
>
>
> 2013/7/11 junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
>
>> Kaixo denei!
>>
>>
>> Hiztegietan-eta adibideak begiratu ditut, eta *lotsa eman* aditza
>> aditz-izenarekin agertzen denean ere komunztadura *-teak* dela ikusi dut.
>>
>> Besterik gabe, jakin nahiko nuke zuetako inork horrelakoetan *-tea*esaten al duen bere euskalkian. Guk, izan ere, aditz-izenarekin
>> *tea* esaten dugu. Hau da:
>>
>> Ikara ematen dit gauez etxera bakarrik joatea/joateak.
>>
>> Izugarritako lotsa ematen dit jende aurrean hitz egitea/egiteak.
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik,
>>
>> Junkal
>>
>>
>>
>


-- 
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130711/461e99ee/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago