[itzul] bol-taza
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Or, Uzt 12, 11:41:53, CEST 2013
Gure alderdian, Nafarroako bortzirien aldean, “(g)oporra” erraten genion
egurrezko katilu bati (nik gogoan ditudanek heldu-lekua ere bazuten).
“Kikera”, berriz, kafea hartzeko ontzi ttiki-ttikiari erraten genion. Ez
behintzat “bol” itxurakoari
Balio badizu
Julian
De: Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 10 de julio de 2013 14:28
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] bol-taza
Hara nola proposatzen dituen Zehazkin:
bol1 1 m katilu.
taza 1 f (recipiente con asa) kikara.
Amaia Bilbao<bilbaogondra a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila
10 14:16):
Katilu eta kikara?
Amaia
From: Nagoroke de las tejas verdes [mailto:nagoroke a bildua hotmail.com]
Sent: miércoles, 10 de julio de 2013 13:59
To: ITZUL
Subject: [itzul] bol-taza
Arratsalde on!!!
"Bol" eta "taza" nola emango zenituzkete? Askok "katilu" erabiltzen dugu
bietarako, baina bi hitz desberdin behar ditut...
"Bol" eta "taza" hitzen arteko desberdintasuna heldulekua da; lehenengoak ez
dauka, eta bigarrenak, berriz, bai...baina euskaraz ez dakit nola eman.
Laguntzerik?
Mila esker!
Egun ona izan!
Nagore
--
Laxaro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130712/dcd5b5f9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago