[itzul] Iruņa aldean?

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Or, Uzt 19, 12:37:33, CEST 2013


Duda batekin heldu naiz orain. Ea norbaitek argitzen didan.

"Iruņa aldean" jarri behar dut, baina duda dut zuzena ote den.

Ibai aldean, etxe aldean,  Gipuzkoa aldean, buru aldean esaten dugu, jakina (besterik da hitz bakarrean edo bitan idatzi behar ote den).
Niri senak esaten dit Bizkai aldean esan behako nukeela, Bizkaiaren -a hori artikulua delako.
Nafarroako hiriburuak ere artikulu du -a hori, eta berdin jokatzeko esaten dit buruak.
Kasu honetan, gainera, beste problema bat dugu: Iruņa eta Iruņea formak existitzen dira, bata ofiziala, eta bestea Euskaltzaindiak onetsia. Dena dela, artikuluari dagokionez gauza bera da, nahiz eta -a kenduz gero desberdin geldituko litzatekeen.

Iruin aldean, Iruņ aldean (???), Iruņe aldean.

Edo ez da hitz-elkarketa baizik eta aposizioa? (Iruņa aldean, Iruņean aldean).


Mila esker aldez aurretik.
Fernando Rey

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130719/2956ff2e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago