[itzul] Iruņa aldean?

Errea Cleix Inma i.errea a bildua pamplona.es
Or, Uzt 19, 12:59:50, CEST 2013


>Nik ongi ulertua badut, "Iruņa" hori deklinatzean ere "Iruņeko" egiten da, ez?).
Bai, hala da, Patxi, Iruņa kasu nominatiboan bakarrik erabiltzen dugu. 
Gainerako kasuetan, Iruņetik, Iruņean, Iruņeko... (Euskaltzaindiaren irizpideekin bat). 
Hori zehaztu zuen aspaldi Toponimia Batzordeak.

-----Mensaje original-----
De: Patxi Petrirena Alzuguren [mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com]
Enviado el: ostirala, 2013.eko uztailak 19 12:48
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Iruņa aldean?


Euskaltzaindiaren irizpidearekin, ez da zalantzarik, ez? "Iruņe aldean" (eta Bidaso aldean, bide batez).


"Iruņea, -a" ez baizik "Iruņa" erabiltzeko irizpidea darabilenak... "Iruņa aldean" egin beharko du, edo... "Iruņeko" egiten duenean bezala bide normalera itzuli eta "Iruņe aldean". (Nik ongi ulertua badut, "Iruņa" hori deklinatzean ere "Iruņeko" egiten da, ez?).




Patxi Petrirena Alzuguren 


  <http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png> 	

p.petrirena a bildua elhuyar.com  <mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com> 
tel.: 943363040 | luzp.: 216


Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

 <http://www.elhuyar.org> www.elhuyar.org


Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.	
  	Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. 	

	



2013/7/19 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) < fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>


Duda batekin heldu naiz orain. Ea norbaitek argitzen didan.

 

"Iruņa aldean" jarri behar dut, baina duda dut zuzena ote den. 

 

Ibai aldean, etxe aldean,  Gipuzkoa aldean, buru aldean esaten dugu, jakina (besterik da hitz bakarrean edo bitan idatzi behar ote den).

Niri senak esaten dit Bizkai aldean esan behako nukeela, Bizkaiaren -a hori artikulua delako. 

Nafarroako hiriburuak ere artikulu du -a hori, eta berdin jokatzeko esaten dit buruak.

Kasu honetan, gainera, beste problema bat dugu: Iruņa eta Iruņea formak existitzen dira, bata ofiziala, eta bestea Euskaltzaindiak onetsia. Dena dela, artikuluari dagokionez gauza bera da, nahiz eta -a kenduz gero desberdin geldituko litzatekeen.

 

Iruin aldean, Iruņ aldean (???), Iruņe aldean.

 

Edo ez da hitz-elkarketa baizik eta aposizioa? (Iruņa aldean, Iruņean aldean).

 

 

Mila esker aldez aurretik.

Fernando Rey

 


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130719/92277970/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago