[itzul] Conflicto árabe-israelí

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Or, Uzt 19, 13:34:21, CEST 2013


Bai, ados -ar atzizkiaz osatutako adjetiboen kokaguneari buruz, baina, 
egia esan, nik izenki tandem gisa jartzen nuen arabiar-israeldar hori, 
ez adjektibo konposatu gisa (erreferentziala betiere): arabiar-ren eta 
israeldar-ren arteko gatazka, Austria-Prusia Gerra Austria-ren eta 
Prusia-ren gerra den bezala.(Alde horretatik, beharbada, anbiguoa suerta 
daiteke.)
Dena dela, bai, Euskaltzaindiak ate hori ireki duenez gero, 
"arabo-israeldar" moduko adjektiboak izan daitezke bide egokia agian, 
nahiz eta oraindik oso bide emankorra ez dela dirudien.
Eskerrik asko.

18/07/2013 17:11(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria(e)k idatzi zuen:
> Nik ere ondo ikusten dut <Palestina-Israel gatazka> eredu trinkoa, jakina.
> Bestalde, aipatzen nuen bide kultua ere hor dago: "arabo-israeldar" 
> (bide batez, begira frantsesez: "*conflit israélo-arabe*" eta 
> katalanez: "*conflicte araboisraelià*").
> Azken ohartxo bat adjektibo konposatu horren posizioari buruz: 
> badakigu /-ar/ atzizkiaz osatutako adjektiboak izenaren aurretik edo 
> ondotik joan daitezkeela. NONGO garbiak eta hutsak direnean, ohikoa da 
> izenaren aurretik joatea: "*israeldar *idazleak"; hortik urrutiratu 
> ahala, normalagoa da izenaren ondotik jartzea: "abiadura *angeluarra*, 
> sistema *hamartarra*". Gainera, izena biziduna ez bada, ez da biderik 
> ohikoena /-ar/ atzizkiaz osatutako adjektiboa izenaren aurretik ematea 
> ("israeldar gaztak" (?) baino normalagoa da "Israelgo gaztak").
> Kasu honetan, ez da NONGO garbia. Horregatik, uste dut lasai erabil 
> daitekeela "gatazka arabo-israeldarra" ordena (adibidez, 
> Euskaltzaindiaren Afrika kolonialeko toponimiari buruzko arauan nahita 
> jarri zen "Sudan Anglo-egiptoarra" eta ez "Anglo-egiptoar Sudan").
> Ondo izan.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa 
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez 
> du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren 
> arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, 
> hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso 
> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
>
> 2013/7/18 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
>
>     Eskerrik asko erantzuteagatik.
>
>     Tamalez, kasu honetan euskara ez da suertatzen nahi bezain
>     ekonomikoa, gehiegi ez luzatzea komeniko litzaidake eta.
>
>     Konparazio baterako:
>     Este no es el conflicto palestino-israelí, es el frente
>     palestino-israelí del conflicto árabe-israelí.
>     Hau ez da Palestina-Israel gatazka, palestinarren eta israeldarren
>     arteko frontea da arabiarren eta israeldarren arteko gatazkan.
>
>     Bestalde, Wikipedian "arabiar-israeldar gatazka" hautatu dute, eta
>     are "1948ko Arabiar-israeldar gerra" (lehenago "Lehen gerra
>     arabiar-israeldarra" zen artikuluaren izenburua, baina zuzendu-edo
>     egin zuten; testuan, halere, "Lehen gerra arabiar-israeldarra"
>     ageri da oraindik).
>     Wikipedian denetarik dago, baina artikuluok txukunak dirudite
>     hizkuntzaren aldetik.
>
>     Ni ere ez nago egiturak mimetikoki euskaratzearen alde, baina
>     beharbada zerbait asmatu beharko litzateke halako egituren ordain,
>     "Austria-Prusia Gerra" asmatu zen bezalaxe; Wikipediakoa behar
>     horren adibide praktikoa da.
>     Hortik nire iritzi-eskea.
>
>
>
>     17/07/2013 10:53(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria(e)k idatzi zuen:
>
>         "Palestinaren eta Israelen arteko gatazka"  (edo
>         "Palestina-Israel gatazka" gisako tandem elkartea,
>         "Bilbo-Behobia autopista" egiten dugun bezala) eta "arabiarren
>         eta israeldarren arteko gatazka" lehenetsiko nituzke nik,
>         zalantzarik gabe. Ez dut uste egitura mimetikoki euskaratzekoa
>         denik, nahitaez.
>
>         Bestalde, bada elkarte kultu bat, bi jatorri-adjektiboz
>         osatua, non lehenengo adjektiboak espezializazio morfologiko
>         bat hartzen baitu, -o amaierarekin. Adibidez, "indoeuropar"
>         (halakoak exoelkartetzat sailkatu genitzake).
>         (India -> indiar -> indo-; Europa -> europar). Halakoetan,
>         lehenengo adjektiboa kuasiaurrizki bihurtuta dago. Ugariak
>         dira holakoak: anglo-, franko-, germano-, italo-, latino-,
>         hispano-...).
>         Batzuetan, gutxitan, zaila izango da holakoetarako bestelako
>         irtenbideak bilatzea parafrasi luzerik gabe edo elkarte
>         deserosorik gabe (kasu gaiztoetako bat, adibidez,
>         "Anglo-Egyptian Sudan" zen; bazen aukera, hala ere, "Sudan
>         ingeles-egiptoarra" egiteko, "talde txuri-urdina" egiten dugun
>         bezalaxe. Azkenik, "indoeuropar" eta "Latinoamerika" eta
>         "Hispanoamerika" horien bidetik, "Sudan Anglo-egiptoarra"
>         arautu zuen Euskaltzaindiak).
>
>         Nolanahi ere, "Conflicto palestino-israelí" gisakoetarako ez
>         dut uste bide horretara jo beharko genukeenik.
>
>         *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>         a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com>
>         <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com
>         <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>>
>         tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
>         Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>         20170 Usurbil
>
>         *www.elhuyar.org <http://www.elhuyar.org>*
>         <http://www.elhuyar.org>
>
>
>         Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>         informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>         izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
>         hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta
>         daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>         kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu,
>         jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
>
>         2013/7/17 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com
>         <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>
>         <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>>
>
>             "Conflicto palestino-israelí" eta "Conflicto
>         arabe-israelí" ageri
>             zaizkit batera.
>             "Palestinar-israeldar gatazka" eta "arabiar-israeldar gatazka"
>             onargarriak iruditzen?
>             (Lehenerako "Palestina-Israel gatazka" konponbidea dut,
>         EIMAren
>             Onomastikan "Austria-Prusia Gerra" ematen den bezala, baina
>             bigarrenerako ez dago halakorik)
>
>             Eskerrik asko, aurrez.
>
>
>
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago