[itzul] Conflicto árabe-israelí
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Uzt 18, 17:11:56, CEST 2013
Nik ere ondo ikusten dut <Palestina-Israel gatazka> eredu trinkoa, jakina.
Bestalde, aipatzen nuen bide kultua ere hor dago: "arabo-israeldar" (bide
batez, begira frantsesez: "*conflit israélo-arabe*" eta katalanez: "*conflicte
araboisraelià*").
Azken ohartxo bat adjektibo konposatu horren posizioari buruz: badakigu *-ar
* atzizkiaz osatutako adjektiboak izenaren aurretik edo ondotik joan
daitezkeela. NONGO garbiak eta hutsak direnean, ohikoa da izenaren aurretik
joatea: "*israeldar *idazleak"; hortik urrutiratu ahala, normalagoa da
izenaren ondotik jartzea: "abiadura *angeluarra*, sistema *hamartarra*".
Gainera, izena biziduna ez bada, ez da biderik ohikoena *-ar* atzizkiaz
osatutako adjektiboa izenaren aurretik ematea ("israeldar gaztak" (?) baino
normalagoa da "Israelgo gaztak").
Kasu honetan, ez da NONGO garbia. Horregatik, uste dut lasai erabil
daitekeela "gatazka arabo-israeldarra" ordena (adibidez, Euskaltzaindiaren
Afrika kolonialeko toponimiari buruzko arauan nahita jarri zen "Sudan
Anglo-egiptoarra" eta ez "Anglo-egiptoar Sudan").
Ondo izan.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2013/7/18 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>
> Eskerrik asko erantzuteagatik.
>
> Tamalez, kasu honetan euskara ez da suertatzen nahi bezain ekonomikoa,
> gehiegi ez luzatzea komeniko litzaidake eta.
>
> Konparazio baterako:
> Este no es el conflicto palestino-israelí, es el frente palestino-israelí
> del conflicto árabe-israelí.
> Hau ez da Palestina-Israel gatazka, palestinarren eta israeldarren arteko
> frontea da arabiarren eta israeldarren arteko gatazkan.
>
> Bestalde, Wikipedian "arabiar-israeldar gatazka" hautatu dute, eta are
> "1948ko Arabiar-israeldar gerra" (lehenago "Lehen gerra
> arabiar-israeldarra" zen artikuluaren izenburua, baina zuzendu-edo egin
> zuten; testuan, halere, "Lehen gerra arabiar-israeldarra" ageri da
> oraindik).
> Wikipedian denetarik dago, baina artikuluok txukunak dirudite hizkuntzaren
> aldetik.
>
> Ni ere ez nago egiturak mimetikoki euskaratzearen alde, baina beharbada
> zerbait asmatu beharko litzateke halako egituren ordain, "Austria-Prusia
> Gerra" asmatu zen bezalaxe; Wikipediakoa behar horren adibide praktikoa da.
> Hortik nire iritzi-eskea.
>
>
>
> 17/07/2013 10:53(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria(e)k idatzi zuen:
>
>> "Palestinaren eta Israelen arteko gatazka" (edo "Palestina-Israel
>> gatazka" gisako tandem elkartea, "Bilbo-Behobia autopista" egiten dugun
>> bezala) eta "arabiarren eta israeldarren arteko gatazka" lehenetsiko
>> nituzke nik, zalantzarik gabe. Ez dut uste egitura mimetikoki euskaratzekoa
>> denik, nahitaez.
>>
>> Bestalde, bada elkarte kultu bat, bi jatorri-adjektiboz osatua, non
>> lehenengo adjektiboak espezializazio morfologiko bat hartzen baitu, -o
>> amaierarekin. Adibidez, "indoeuropar" (halakoak exoelkartetzat sailkatu
>> genitzake).
>> (India -> indiar -> indo-; Europa -> europar). Halakoetan, lehenengo
>> adjektiboa kuasiaurrizki bihurtuta dago. Ugariak dira holakoak: anglo-,
>> franko-, germano-, italo-, latino-, hispano-...).
>> Batzuetan, gutxitan, zaila izango da holakoetarako bestelako irtenbideak
>> bilatzea parafrasi luzerik gabe edo elkarte deserosorik gabe (kasu
>> gaiztoetako bat, adibidez, "Anglo-Egyptian Sudan" zen; bazen aukera, hala
>> ere, "Sudan ingeles-egiptoarra" egiteko, "talde txuri-urdina" egiten dugun
>> bezalaxe. Azkenik, "indoeuropar" eta "Latinoamerika" eta "Hispanoamerika"
>> horien bidetik, "Sudan Anglo-egiptoarra" arautu zuen Euskaltzaindiak).
>>
>> Nolanahi ere, "Conflicto palestino-israelí" gisakoetarako ez dut uste
>> bide horretara jo beharko genukeenik.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.**com<a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>> >
>> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>>
>>
>>
>> 2013/7/17 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.**
>> com <kixmi a bildua iservicesmail.com>>>
>>
>> "Conflicto palestino-israelí" eta "Conflicto arabe-israelí" ageri
>> zaizkit batera.
>> "Palestinar-israeldar gatazka" eta "arabiar-israeldar gatazka"
>> onargarriak iruditzen?
>> (Lehenerako "Palestina-Israel gatazka" konponbidea dut, EIMAren
>> Onomastikan "Austria-Prusia Gerra" ematen den bezala, baina
>> bigarrenerako ez dago halakorik)
>>
>> Eskerrik asko, aurrez.
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130718/3c782441/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago