[itzul] Trikotatu, puntua egin...

i-iturain a bildua ej-gv.es i-iturain a bildua ej-gv.es
Al, Uzt 29, 09:04:04, CEST 2013


Galdera ez da nirea. Aitor Sarasuak egin zidan lehengoan eta nik agindu nion sare honetan jarriko nuela.

Itsasun bizi da Aitor eta, terapia baten barruan esku lanak egin behar dituela eta, aspaldi honetan puntua egiten du (Itsasukoen hizkeran: trikotatu).

Kontua da Aitorri ez zaizkiola bi hitz horiek gehiegi gustatzen, ez trikotatu ez puntua egin, eta jakin nahi du ea beste moduren bat ba ote dagoen euskaraz hori esateko.

 

Iņaki Iturain

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130729/44e00606/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago