[itzul] Trikotatu, puntua egin...

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Al, Uzt 29, 12:48:14, CEST 2013


Esango nuke aitzakia handirik gabeko hitzak direla biak: 'trikotatu', bere
eremuan, eta 'puntua egin', berriz, lurralde osoan, Hiztegi Batuari kasu
egitera.

Izan ere, hau dakar Hiztegi Batuak:

*puntu* iz.: *puntuzko ehuna*.*
   puntua egin
*

*trikotatu*, trikota/trikotatu, trikotatzen. *du* ad. *Ipar.*

Ez dakit inon besterik erabiltzen den.

Patxi

**

*
*


<i-iturain a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 29 09:04):

> **
>
> *Galdera ez da nirea. Aitor Sarasuak egin zidan lehengoan eta nik agindu
> nion sare honetan jarriko nuela.*
>
> *Itsasun bizi da Aitor eta, terapia baten barruan esku lanak egin behar
> dituela eta, aspaldi honetan puntua egiten du (Itsasukoen hizkeran:
> trikotatu).*
>
> *Kontua da Aitorri ez zaizkiola bi hitz horiek gehiegi gustatzen, ez
> trikotatu ez puntua egin, eta jakin nahi du ea beste moduren bat ba ote
> dagoen euskaraz hori esateko.*
>
> * *
>
> ***Iņaki Iturain*****
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130729/98719788/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago