[itzul] ez (d)ezazula

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Al, Eka 10, 11:02:13, CEST 2013


Interesgarria da gaia, dudarik gabe. Orain konturatu naiz, Xabier, galderan
ez zenuela aintzat hartzen "ez ezazu" aukera. Baliteke, beraz, konforme
gelditzea Jonen epaiarekin: "ez dezazula" da beti.

Nik ezin dut ezer esan, Jon, aipatzen duzun ‘Ez daizula galdu, gero’
esaldiaz eta horen gisakoez, baina "etzazula" erabiltzen den eremukoa
naizeta berriz esan behar dut hori "ez ezazu" irregular bat dela
niretzat. Bat
nator 2005ean gai honen inguruan Gotzon Egiak esandakoarekin: "Alabaina, ez
dut uste «etzazula» esaten duenak «ez dezazula» daukanik buruan".
http://postaria.com/pipermail/itzul/2005-May/003805.html

Dudarik ez daukat "ez dezazula" oso ongi ezagutzen dutela EPGko adibide
hauetan "ez ezazula" eta "etzazula" idatzi dutenek:

http://ttiki.com/51538

http://ttiki.com/51540


2013/6/6 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

>  ‘Ez dezazula’ da. Bai batean, bai  bestean. Ez dago idazteko beste
> modurik, jatorrian ere hori delako forma: ‘ez (de)zazula’ < ‘ez dezazula’.
> ‘Ez ezazula’ ez da existitzen, eta ‘etzazula’ ez da idazten. Gainera,
> ‘dezazu-‘ ‘(de)zazu-‘ laburtzea gertakari arrunta da bestela ere: ‘dezazun’
> > ‘zazun’, adibidez, ‘jakin dezazun’ > ‘jakin (de)zazun’. Corpusetan
> bilatuta adibide piloak daude. ‘Dezazun’ > ‘zazun’, ‘dezazula’ > ‘zazula’,
> ‘ezazu’ > ‘zazu’…
>
>
>
> Esanahi bat baino gehiago duela edo kasu batean baino gehiagotan
> erabiltzen dela, ederto: testuinguruak argitzen du. Ez da euskalki kontua.
> ‘Ez daizula galdu, gero’ bezalakoak, desira eta agindua nahasten dituztenak
> normalak dira beste euskalkietan ere (adibidekoa, bizkaieraz). Nik esango
> nuke abisu (mehatxu?) kutsua ematen diola agindu desiratuari.
>
>
>
> Jon
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130610/d1a44dd8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago