[itzul] ez (d)ezazula

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Eka 6, 14:33:08, CEST 2013


'Ez dezazula' da. Bai batean, bai  bestean. Ez dago idazteko beste
modurik, jatorrian ere hori delako forma: 'ez (de)zazula' < 'ez
dezazula'. 'Ez ezazula' ez da existitzen, eta 'etzazula' ez da idazten.
Gainera, 'dezazu-' '(de)zazu-' laburtzea gertakari arrunta da bestela
ere: 'dezazun' > 'zazun', adibidez, 'jakin dezazun' > 'jakin (de)zazun'.
Corpusetan bilatuta adibide piloak daude. 'Dezazun' > 'zazun',
'dezazula' > 'zazula', 'ezazu' > 'zazu'...

 

Esanahi bat baino gehiago duela edo kasu batean baino gehiagotan
erabiltzen dela, ederto: testuinguruak argitzen du. Ez da euskalki
kontua. 'Ez daizula galdu, gero' bezalakoak, desira eta agindua nahasten
dituztenak normalak dira beste euskalkietan ere (adibidekoa,
bizkaieraz). Nik esango nuke abisu (mehatxu?) kutsua ematen diola agindu
desiratuari.

 

Jon

 

 

 

 

________________________________

Nork: Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: jueves, 06 de junio de 2013 13:52
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ez (d)ezazula

 

 

Lehen ere atera zen gai hau, eta posta-zerrenda honetan bertan ere forma
'irregulartzat' jo ziren "ez ezazula" eta horren kontrakzioa,
"etzazula". 

Andresek aipatzen eta biok ongi samar ezagutzen dugun liburu horretan
ere "ez dezazula" eta "ez ezazu" proposatzen dira.

Nolanahi ere, ohar bat egin beharrean nago, beharbada neure buruaren
kaltetan baina ustez zehaztasunaren alde: ez dira gauza bera "ez
dezazula" eta "ez ezazu".

Adibidez, "Ez dezazula berriz galdetu beharrik izan" diogunean,
nolabait, "Ez ahal duzu berriz galdetu beharrik izango" diogu. Ni oso
oker ez banago, hor ez du lekurik, bistan denez, "ez ezazu" aukerak.

Kontrara, "etzazula autoa hartu" esaldian, "ez ezazu autoa hartu"
agindua dugu (nire ustez, horrela ez idaztekotan, "ez ezazula" beharko
luke, bere irregulartasun --edo lokalismo edo dena delako-- guztiarekin,
eta ez "ez dezazula"). 

Patxi

 

 


Nik ezagutzen dudan "etzazula" ez da "ez dezazula" baizik "ez ezazu".

Alegia, adibide tipiko bat harturik, "etzazula uste" ez da "ez dezazula
uste (izan)" (hala nola esaten baitugu "ez dezazazula 

 

2013/6/6 ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA <andresalberdi a bildua irakasle.net>

Ikus EIMAk argitaraturiko P. Petrirenaren "Morfosintaxiaren inguruko
zalantzak eta argibideak" (204. or.)


-----Mensaje original-----
De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkar.com]
Enviado el: jue 2013/06/06 13:23
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ez (d)ezazula


ahoz (erdialdeko euskalkietan) "etzazula" esaten duguna, nola idatzi
beharko litzateke, zure ustez: ez ezazula ala ez dezazula?



 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130606/240e177e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago