[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

ANTTON IRUSTA antton a bildua urretxindorra.net
As, Eka 11, 10:30:32, CEST 2013


Jon:
Gustau yatak erantzuna; holantxe gabizek irakaskuntzan be. Esan eta esan
lankidei, eta alperrik. Geurea askoz larriago dok. Nire kasuan hamaika
bider eskatu yoat zuzendaritzan IRALEn ikastaroren bat egitea. Erantzuna
hauxe: hi filologoa haz eta izorra hadi.
Bitartean DBhko ikasleekaz IPUINEN TAILERRa emoten yoat; hori bai, bakotxak
egunero  istorioren bat, ipuinen bat, albisteren bat, dana dalakoa kontatu
behar izaten yok ikasleen aurrean.
Jendaurreko oratoria inoz baino beharrezoa ikusten yoat eskoletan eta
ikastoletan; eta EZ nok hasiko irakasleak klaustroetan begiz begi berba
egin behar yokenean.
Tira, gustauten yatazak hire gogoetak eta esanak.
Ondo segidu eta gura doken arte.
ANTTON IRUSTA


2013/6/11 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

>  Gaur bi aldiz entzun dut Euskadi Irratian, esatari ezberdinek esanda,
> Frantzian “hegaldien erdia” ez dela egingo. Nik uste nuen esatarien kontuak
> zirela baina badirudi kazetari idazlearen akatsa dela, eta baliteke
> irratitik kanpoko agentziaren bateko kazetariarena izatea. Hala ere
> esatariak erreflexu gehiago beharko luke horrelakoak esan edo irakurri
> ahala zuzentzeko. Hegaldien erdiak dira egingo ez direnak, pasaiariak ez
> baitituzte airean hegaldien erdian utziko, ziur.****
>
> ** **
>
> Baina txarrena, Euskadi Irratian, eta ez hor bakarrik, mugagabea kasu
> genitibo edutezkoan (noren) eta ergatiboan (nork) dagoenik ere ez dakitela
> da. Bereziki berezko –a amaiera duten hitzekin. Eta askotan esan beharra
> egoten da albisteetan kopuru baten ondoren ‘pertsona’, ‘enpresa’, ‘gauza’,
> ‘neska’ eta antzekoak. Zuzen esanda, esan beharrik ez nuke eduki behar,
> ‘bost pertsonaren/enpresaren/gauzaren/neskaren arrakasta’ eta ‘bost
> pertsonak/enpresak/gauzak/neskak jaso dute saria’ izango litzateke, baina
> txarto esaten dute: ‘bost pertsonen/enpresen/gauzen/nesken arrakasta’ eta ‘
> bost pertsonek/enpresek/gauzek/neskek jaso dute saria’. Nik beti pentsatzen
> dut edo albistearen hasiera galdu dudala, edota betiko entxufatuak direla
> sariak diru-laguntzak eta horrelakoak jasotzen dituztenak, betiko berberak.
> Gutxienez, ‘bost pertsona’n/enpresa’n/gauza’n/neska’n arrakasta’ esango
> balute, ahozko laburtzea eginda, baina mugatu pluraletik bereizita. Nork
> kasuan, ostera, ez dago horrelako itzurbiderik.****
>
> ** **
>
> Beste arazo bat, larritzen ari dena, eyeismoa (sic) da. Zeta guztiak ondo
> askotzea eskatzen dela dirudi irratian esatari izateko, eta ondo dago, oso
> ondo; baina ahoskatzeari dagokionez kontuan hartu behar da hizkuntzaren
> ezaugarri orokorrak (leku guztietan berdin esaten dena) eta leku batzuetan
> edo gehienetan batera eta besteetan bestera esaten dena. Esan nahi dut oso
> ondo deritzodala, ez beza inork txarto ulertu, txistukariak ondo bereiztea
> eskatzea irratirako, baina kontuan izan euskaraz 3 frikari eta 3 afrikatu
> badaude ere, leku batzuetako arauan bina bereizten direla, hau da,
> badaudela eremu zabaletan euskaldun osoak, ikasiak eta ereduzkoak sei
> txistukarirekin ez, laurekin hitz egiten dutenak; baina elle ez dela eye
> esaten ez han, ez hor, ez hemen, eta bata bereiztea garrantzitsua bada, eta
> bada, bai, are gehiago bestea bereiztea irrati publikoan.****
>
> ** **
>
> Mugagabera itzulita, arazoa larriegia izatera heldu da. Nik, honaino
> helduta, hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren eta gero eta zabalduago
> dagoela ikusita, mehatxu diziplinarioak eskatuko nituzke. Bestela,
> gogaitzearen gogaitzeaz lehertu, eta izen eta guztiko kanpaina
> lotsarazleren bat egin beharko dela iruditzen zait. Ez dut beste
> irtenbiderik ikusten, esatariok saiatzen direnik ere ez du ematen,
> konturatzen direnik ere ez. Asierrek behin baino gehiagotan esan diela
> badakit, baina ez die axola? Horrek zigor diziplinarioak eskatzen ditu. Edo
> lantoki aldaketak. Baina honek ezin du horrela jarraitu.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>
> (Asier, ez deuat burua berotu gura, nahikoa nago ni)****
>
> ** **
>



-- 
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legea:

Mezu hau adierazitako pertsonentzat da. URRETXINDORRA IKASTOLAri buruzko
isilpeko informazio legala edo pertsonala izan dezake. Nahiz eta mezua oker
transmititu, ez zaio konfidentzialtasunari uko egiten. Mezua irakurtzen
duena hartzailea edo aipatu pertsonari entregatzeaz arduratzen dena ez
bada, mesedez, berehala jakinarazi eta bidali jatorrizko mezua adierazitako
helbidera. Berariaz debekatuta dago jakinarazpen honen edozein kopia egitea
edo hori banatzea.

Este mensaje va dirigido a la(s) persona(s) indicada(s). Puede contener
información confidencial de carácter legal o personal de la IKASTOLA URRET
XINDORRA. La transmisión errónea del mensaje en ningún caso supone renuncia
a su confidencialidad. Si la persona receptora del mensaje no es su
destinatario, rogamos que se lo haga saber, enviándolo a la dirección
originaria del mensaje. Queda, en consecuencia, prohibida cualquier copia,
impresión o distribución de esta comunicación.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130611/e060114f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago