[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Ost, Eka 12, 10:23:56, CEST 2013


Ados nago zurekin, Asier. Baina, adibidez, yeismoaren kontua gehiago zaindu behar litzateke. EIn eta ETBn, badira kazetariak hizkuntza oso ongi erabiltzen dutenak baina "yeistak"(?) direnak (beti). Irudipena daukat horietako batzuk ez direla gai bi fonemak bereizteko ere.

Lehengo egunean, familia-bazkari batean, harrituta gelditu nintzen ikustean 30 urte inguruko pertsona batek (euskaldun zaharra) ez zituela bi fonema horiek bereizten. Peio eta Pello hitzak ahoskatzen nituen, eta berak ez omen zuen inolako alderik sumatzen. Azkenean, aurpegira begiratu eta zera esan zidan: Adarra jotzen ari zara, Amaia?

Haren ustez, gauza bera ahoskatzen ari nintzen denbora guztian. Latza!!!

Amaia



________________________________
 De: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
Para: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Miércoles 12 de junio de 2013 8:53
Asunto: Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
 


Plantilla normalizada para WORD  
Jon, atzo opor egin
nuen, baina izan nuen zure mezuaren berri. Egon lasai; ez didazu burua berotu,
lehendik ezinago beroturik neukan eta. Ez zara gure kazetarientzat zigorrak edo
zehapenak eskatzen lehena, ezta azken egunetan eskatzen bakarra ere, eta ez
egunokaz eskakizuna plazan egiten bakarra ere.
 
Arrazoi duzu gauza
bitan: a) kazetari batek hizkuntzaren ardura handia izan behar du, eta b) EIko —eta
ETBko—kazetariei ia egunero ohartarazten diegu
mugagabeaz eta beste hainbat hizkuntza-akatsez.
 
Dena dela, azalpen
batzuk gehitu nahi nituzke. 1) EIko —eta ETBko—kazetariak hizkuntza-erabiltzaile arduratsuak dira, eta testu
oso onak ekoizten dituzte. 2) Neurri batetik aurrerako eta premiatasun-maila
batetik gorako testuetan, ezin itzurizkoak dira akatsak, eta, beraz, gure
kazetarien testuetan beti egongo dira akatsak. 3) Akats horien artetik, badira
batzuk beste batzuk baino sarriago agertzen direnak: mugagabea —batik bat -a organikoa duten hitzetan—, aditz batzuen erregimena... 4) EiTBko
Zuzendaritzak eta Euskara Zerbitzuak hainbat neurri eta hainbat ekimen eramaten
dituzte aurrera urte osoan, akats horiei aurka egiteko. 5) Halako neurri edo
ekimen bakoitzaren ostean, hein oso handian murrizten da arretagune izan den
akatsaren agerpena. 6) Hortik aurrera, agerpenak gehituz joaten dira, eta
jardunbide errealista bakarra da beste neurri edo ekimen bat gauzatzea
maiztasun onartezinera heldu aurretik.
 
Badakit oso aspergarria eta inolaz ez suspergarri eta
zirraragarria dela errealismoz eta pragmatimoz jokatu beharra. Mundu ideal
batean, hegaz egiten utziko genieke irudimenari eta sormenari, gure
artista-senak testu bikainak ekoitziko lituzke hitz egin ahala, eta
unibertsitateak hizkuntza-prestakuntza hobea emango luke... eta ez litzateke
euskararen esentzien paladinik altxatuko —«komisario», «ezjakin»esaka—hedabideetarako
hizkuntza-eredu bat proposatu nahi dugun bakoitzean... eta euskarazko produkzio
osoak EiTBn sortzen diren testuen kalitatea izango luke.
 
 
Asier Larrinaga  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/61622141/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago