[itzul] [SPAMB] Re: Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile a bildua eibar.net
Ost, Eka 12, 12:50:31, CEST 2013
Ez nekien zerrenda hau bakarrik gizonezkoendakoa zenik...
Begoña Azpiri
________________________________
De: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
Enviado el: asteazkena, 2013.eko ekainak 12 11:41
Para: ItzuL
Asunto: [SPAMB] Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
Importancia: Baja
Jon, hire mezuari izenburua eman dion gaiari helduta, Euskaltzaindiak ez ziguk horretaz araurik eman, baina besteak beste Zubiritarren Euskal gramatika osoan halaxe agintzen zigutek («Euskaraz, multzo baten erdia adierazteko, plurala erabiltzen da; beraz, ikasleen erdiAK esan behar da, ez *ikasleen erdiA», 2000. urteko argitaraldiko 150. orrialdean). Besterik adierazi ziguk, ordea, Patxi Goenaga euskaltzainak («Euskal neurri sintagmen azterketa baterako: zenbat x, zenbat x-ago, zenbat x gehiago...», Jean Haritschelhar-i omenaldia, 2008, ISBN 978-84-95438-33-1, 222. orrialdea):
«Izena zenbakarria bada eta plurala, erdiak da forma hedatuena, baina gramatiketan beste zerbait iradoki arren, erdia singularra ere zilegi da:
(31) a. EAEn etxebizitzarik ez duten pertsonen erdiak atzerritik etorritakoak dira. (Asier Iturriagaetxebarria, Berria, 2006-01-27)
b. Herritarren erdiak uste du ingurumenaren egoera hobetu egin dela udalerrian eta EAEn. (Asier Iturriagaetxebarria, Berria, 2004-06-01)
c. Ume orien erdia ez da zurea, eta beragatik ondu, edo pagatu bear diozu beiak dauzkanari (J. B. Agirre, Erakusaldiak II, 192)»
Beraz, hegaldien erdia eta hegaldien erdiak, biak lituzkek zuzen, Goenagarik kasu egiten badiogu. Hala ere, asko dituk euskara batuan hik esan bezala bereiztea gomendatzen dutenak, eta neroni ere bereizketa hori egitea abantailatsua delakoan nagok.
Gainerakoan, hirekin bat natorrek: ikus-entzunezko euskal hedabide nagusietako hainbat ohitura txar zuzentzea komeni lukek. Zigortuta ez baizik sarien bidez, ahal bada (luzarora eraginkorrago baitira), eta maiz samar gidoilarien nahiz esatarien jarduna hobetzeko ikastaroak-eta eginez.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-06-11 09:23(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es<mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>(e)k idatzi zuen:
Gaur bi aldiz entzun dut Euskadi Irratian, esatari ezberdinek esanda, Frantzian "hegaldien erdia" ez dela egingo. Nik uste nuen esatarien kontuak zirela baina badirudi kazetari idazlearen akatsa dela, eta baliteke irratitik kanpoko agentziaren bateko kazetariarena izatea. Hala ere esatariak erreflexu gehiago beharko luke horrelakoak esan edo irakurri ahala zuzentzeko. Hegaldien erdiak dira egingo ez direnak, pasaiariak ez baitituzte airean hegaldien erdian utziko, ziur.
Baina txarrena, Euskadi Irratian, eta ez hor bakarrik, mugagabea kasu genitibo edutezkoan (noren) eta ergatiboan (nork) dagoenik ere ez dakitela da. Bereziki berezko -a amaiera duten hitzekin. Eta askotan esan beharra egoten da albisteetan kopuru baten ondoren 'pertsona', 'enpresa', 'gauza', 'neska' eta antzekoak. Zuzen esanda, esan beharrik ez nuke eduki behar, 'bost pertsonaren/enpresaren/gauzaren/neskaren arrakasta' eta 'bost pertsonak/enpresak/gauzak/neskak jaso dute saria' izango litzateke, baina txarto esaten dute: 'bost pertsonen/enpresen/gauzen/nesken arrakasta' eta ' bost pertsonek/enpresek/gauzek/neskek jaso dute saria'. Nik beti pentsatzen dut edo albistearen hasiera galdu dudala, edota betiko entxufatuak direla sariak diru-laguntzak eta horrelakoak jasotzen dituztenak, betiko berberak. Gutxienez, 'bost pertsona'n/enpresa'n/gauza'n/neska'n arrakasta' esango balute, ahozko laburtzea eginda, baina mugatu pluraletik bereizita. Nork kasuan, ostera, ez dago horrelako itzurbiderik.
Beste arazo bat, larritzen ari dena, eyeismoa (sic) da. Zeta guztiak ondo askotzea eskatzen dela dirudi irratian esatari izateko, eta ondo dago, oso ondo; baina ahoskatzeari dagokionez kontuan hartu behar da hizkuntzaren ezaugarri orokorrak (leku guztietan berdin esaten dena) eta leku batzuetan edo gehienetan batera eta besteetan bestera esaten dena. Esan nahi dut oso ondo deritzodala, ez beza inork txarto ulertu, txistukariak ondo bereiztea eskatzea irratirako, baina kontuan izan euskaraz 3 frikari eta 3 afrikatu badaude ere, leku batzuetako arauan bina bereizten direla, hau da, badaudela eremu zabaletan euskaldun osoak, ikasiak eta ereduzkoak sei txistukarirekin ez, laurekin hitz egiten dutenak; baina elle ez dela eye esaten ez han, ez hor, ez hemen, eta bata bereiztea garrantzitsua bada, eta bada, bai, are gehiago bestea bereiztea irrati publikoan.
Mugagabera itzulita, arazoa larriegia izatera heldu da. Nik, honaino helduta, hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren eta gero eta zabalduago dagoela ikusita, mehatxu diziplinarioak eskatuko nituzke. Bestela, gogaitzearen gogaitzeaz lehertu, eta izen eta guztiko kanpaina lotsarazleren bat egin beharko dela iruditzen zait. Ez dut beste irtenbiderik ikusten, esatariok saiatzen direnik ere ez du ematen, konturatzen direnik ere ez. Asierrek behin baino gehiagotan esan diela badakit, baina ez die axola? Horrek zigor diziplinarioak eskatzen ditu. Edo lantoki aldaketak. Baina honek ezin du horrela jarraitu.
Jon
(Asier, ez deuat burua berotu gura, nahikoa nago ni)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/82fc5f09/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago