[itzul] ultraactividad
Lore Azkarate
lazkarate a bildua uzei.com
Or, Eka 14, 07:49:17, CEST 2013
Bai, horrela da, lehentasuna ematen zaio aurreraeraginari
retroactividad = atzeraeragin (arauaren indarraldia hasi aurreko
garaiari aplikatzea)
eta
ultraactividad = aurreraeragin (arauaren indarraldia amaitu ondoren
aplikatzen jarraitzea, arau berria eman arte)
2013/06/13 22:09(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>
> Euskaltermen ere ageri da:
>
>
> ultraactividad
> - Administrazioa -
> eu aurreraeragin
> es ultraactividad
> [Kontsulta-fitxak] [2001]
>
> ultraactividad
> - Lan-harremanak > Lan-hitzarmenak eta kontratuak -
> eu ultrajarduera
> es ultraactividad
> [Hiztegi terminologikoa] [2000]
>
> ultraactividad del convenio
> - Zuzenbidea > Lan-zuzenbidea > Negoziazio kolektiboa -
> eu hitzarmenaren aurreraeragin (4)
> Definizioa :
> Hitzarmen kolektiboek 2012ko lan-erreforma arte zuten ezaugarria,
> hitzarmen berri bat adostu arte, salatutako hitzarmenaren eduki
> arauemailea bere hartan iraunarazten zuena, eta berebeharren edukia
> indargabetzen zuena.
> es ultraactividad del convenio
> [Negoziazio Kolektiboaren Hiztegia] [2012]
>
>
> Badirudi lehentasuna ematen diotela /aurreraeragin/ euskal ordainari
> (haren fitxak berriagoak eta osatuagoak dira datu basean ageri den
> beste ordainarenak baino).
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
> 2013-06-13 21:27(e)an, SASA93 a bildua telefonica.net(e)k idatzi zuen:
>> Eusko Jaurlaritzaren Negoziazio kolektiboaren hiztegiak
>> "Hitzarmenaren aurreraeragina" ematen du.
>> http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/es/contenidos/informacion/6503/es_2415/adjuntos/Hiztegiak/%20Maketa_NegoziazioKolektiboa_Df_Baja.pdf
>>
>> hitzarmenaren aurreraeragin (4)
>> Hitzarmen kolektiboek 2012ko
>> lan
>> erreforma arte zuten ezaugarria,
>> hitzarmen berri bat adostu arte,
>> salatutako hitzarmenaren eduki
>> arauemailea bere hartan iraunarazten
>> zuena, eta berebeharren edukia
>> indargabetzen zuena.
>> es
>> ultraactividad del convenio
>>
>> Ultrajarduera eta ultraaktibitate ere ageri dira interneten.
>> Edurne
>
--
Lore Azkarate
UZEI
Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Terminologia Saila
Aldapeta 20
20009 Donostia
Tel.: +34 943 473377
Faxa: +34 943 457944
helb. el.: lazkarate a bildua uzei.com
webgunea: http://www.uzei.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130614/e480dd6b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago