[itzul] Korrika vs La Korrika

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Mar 15, 12:56:52, CET 2013


Hori egia da, Gotzon, baina esango nuke horretara iristeko urrats bat
dagoela tartean. Alegia, "el Gudari Eguna", "el Dantzari Eguna" maskulinoz
erabiltzen da gaztelaniaz euskarazko sintagma mugatua -a letraz amaitzen
bada ere. Alegia, badirudi edo mugatzailea kenduta gelditzen dena ikusita
erabakitzen dela, edo euskal sintagmaren azken hitza itzuli eta erdal
ordainari dagokion generoa dagokiona erabiltzen dela:

"el Ibilaldi": kasu horretan, mugatzailea kenduta erabiltzen dute.

"el Aberri Eguna": kasu horretan, mugatzailea kenduta "egun" gelditzen
denez, maskulinotzat hartzen da. Baina, tira, ez dut uste hala erabiltzen
duten askok azterketa morfologiko hori egiteko adina euskara dakitenik;
alegia, ez dut uste dakitenik "el Korrik" ezin dela egin. Horregatik, beste
aukera: badakite "EL día de la patria" dela, eta, horregatik, maskulinoa;
badakite "LA carrera del euskera" dela, eta, horregatik, femeninoa.

Dena den, kontu honek, beharbada, linguistikotik baino gehiago du
paranoiko-linguistikotik.

Alfontso Mujika

2013/3/15 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>

>
>  4. La *warm up lap *no es otra cosa que la «vuelta de calentamiento».
>
> Edo:
>
> 5. El *pit lane *se conoce en español como «calle de garajes» o «calle de
> boxes».
>
> Alegia, denetan artikulua ipintzen du, generoa aukeratuta terminoaren
> esanahiaren arabera (ez «el *warm up lap*» baizik «la *warm...*»).
>
>
> Hobeto pentsatuta, ez da hala: «el *pit lane*» > «la calle de garajes».
>
> Korrikaren kasuan, iruditzen zait -a batez bukatzen delarik, femeninoa
> behar duela.
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/77149a26/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago