[itzul] Korrika vs La Korrika

MUSDEH a bildua terra.es MUSDEH a bildua terra.es
Or, Mar 15, 13:27:51, CET 2013


Gaztelaniaz, aski ohituta gaude a-z amaitzen diren maskulinoak edo o-z amaitzen diren femeninoak aditzeaz: "la mano del cura", "los guaperas", "el facha", "el hacha", "la foto", "la moto" (nahiz eta azken hauek laburtuak diren); ziurasko generiko garbiak daudenean, erabat itzulita baitaude aspaldi eta guztiontzat -Eguna, kasu-, ez du inork duda egiten "el Gudari Eguna" esateko.

Mikel



----Mensaje original----

De: a.mujika a bildua elhuyar.com

Fecha: 15/03/2013 12:56

Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>

Asunto: Re: [itzul] Korrika vs La Korrika



Hori egia da, Gotzon, baina esango nuke horretara iristeko urrats bat dagoela tartean. Alegia, "el Gudari Eguna", "el Dantzari Eguna" maskulinoz erabiltzen da gaztelaniaz euskarazko sintagma mugatua -a letraz amaitzen bada ere. Alegia, badirudi edo mugatzailea kenduta gelditzen dena ikusita erabakitzen dela, edo euskal sintagmaren azken hitza itzuli eta erdal ordainari dagokion generoa dagokiona erabiltzen dela:



"el Ibilaldi": kasu horretan, mugatzailea kenduta erabiltzen dute.

"el Aberri Eguna": kasu horretan, mugatzailea kenduta "egun" gelditzen denez, maskulinotzat hartzen da. Baina, tira, ez dut uste hala erabiltzen duten askok azterketa morfologiko hori egiteko adina euskara dakitenik; alegia, ez dut uste dakitenik "el Korrik" ezin dela egin. Horregatik, beste aukera: badakite "EL día de la patria" dela, eta, horregatik, maskulinoa; badakite "LA carrera del euskera" dela, eta, horregatik, femeninoa.



Dena den, kontu honek, beharbada, linguistikotik baino gehiago du paranoiko-linguistikotik.

Alfontso Mujika

2013/3/15 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>



  
    
  
  
    

     4.
      La warm up lap no es otra cosa que la «vuelta de
      calentamiento».

      

      Edo:

      

      5. El pit lane se conoce en español como «calle de
      garajes» o «calle de boxes».

      

      Alegia, denetan artikulua ipintzen du, generoa aukeratuta
      terminoaren esanahiaren arabera (ez «el warm up lap»
      baizik «la warm...»).

      

    
    

    Hobeto pentsatuta, ez da hala: «el pit lane» > «la calle
    de garajes».

    

    Korrikaren kasuan, iruditzen zait -a batez bukatzen delarik,
    femeninoa behar duela.

    

    -- 

      Gotzon Egia

        gegia a bildua gipuzkoa.net

        43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
  







-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/1f397ad3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago