[itzul] Korrika vs La Korrika

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Or, Mar 15, 13:21:53, CET 2013


Herri-izenekin ere gertatzen da. Egun berean, kale berean, bi kartel ikusita nago: "Por una Vitoria más moderna" eta "Nos merecemos un Vitoria más competiivo" (adibideak asmatuak dira, baina bietara emanda zeuden, hori ziur).

 

Eztabaida honek ez du zerikusirik, noski, "La playa de La Zurriola" eta horrelakoen erabilera desegokiarekin.

 

Martin

 

 

________________________________

Nork: MUSDEH a bildua terra.es [mailto:MUSDEH a bildua terra.es] 
Bidaltze-data: ostirala, 2013.eko martxoak 15 13:10
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Korrika vs La Korrika

 

Ez dut uste kontu bakarra edo erabatekoa denik a-z bukatzea, baizik eta zein generiko eratxekitzen zaion, benetakoa izan zein ez izan; Korrika, lasterketa denez, femeninoa hartzen du, etra berdin "la Camille extreme", la "Pyrena", eta abar. Lasterketen kasuan, bitxia da telebistan sarritan "el ochocientos" edo "el milquinientos" aditzea atletismo probak aipatzean. Eta gainera, hor dago maratoi lasterketa, zein berdin aditzen ahal baita "la maratón" zein "el maratón".

Gureetara itzuliz, Ibilaldia, Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Kilometroak, Araba Euskaraz, zer diren ere ez dago oso garbi, zein generiko dagokien, hain zuzen. Ezjakintasuna izan liteke genero bat, maskulinoa, aukeratua izatearen arrazoia, berdin esan baikenezake "la (fiesta) Nafarroa Oinez".

Sigletan nabaria iruditzen zait generikoaren agindua. Nik "la UPN" erabiltzen dut, "UPN"ren ordez; "la UGT" edo "la UCD", "la UDC" eta beste hainbat darabiltzagun moduan. Bi salbuespen aurkitzen ditut: "el FBI" zeinaren generikoa 'bulego' den, eta hala bada "la FBI" beharko lukeen, eta "el KGB" edo "la KGB", inortxok ere ez baitaki zer demonio den. Beti ere, erakundeen izenean generikoa nolabait integratua dagoen kasuetan.

"El pit lane" edo "la pit lane" direla eta, esango nuke 'lane' gehiago dela 'callejón', 'calle' baino ("narrow way...")

Botatzeko gogoa bainuen.

Mikel 

----Mensaje original----
De: gegia a bildua gipuzkoa.net
Fecha: 15/03/2013 12:13
Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Korrika vs La Korrika





4. La warm up lap no es otra cosa que la «vuelta de calentamiento».

Edo:

5. El pit lane se conoce en español como «calle de garajes» o «calle de boxes».

Alegia, denetan artikulua ipintzen du, generoa aukeratuta terminoaren esanahiaren arabera (ez «el warm up lap» baizik «la warm...»).


Hobeto pentsatuta, ez da hala: «el pit lane» > «la calle de garajes».

Korrikaren kasuan, iruditzen zait -a batez bukatzen delarik, femeninoa behar duela.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/68d86c69/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago