[itzul] Korrika vs La Korrika
MUSDEH a bildua terra.es
MUSDEH a bildua terra.es
Or, Mar 15, 13:33:09, CET 2013
Vitoriaren atzean, "una ciudad de Vitoria..." dago, ziurrenik; egia da "un Bilbao más limpio" aditzea ez litzatekeela arraro izanen. Hala ere, izen arruntagoetan generikoak agintzen duela gehienetan esango nuke. Aztertu beharko litzateke, dena dela, herri eta hirien kasuetan nola jokatzen den.
----Mensaje original----
De: martin-rezola a bildua ivap.es
Fecha: 15/03/2013 13:21
Para: <MUSDEH a bildua terra.es>, <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: RE: [itzul] Korrika vs La Korrika
v\:* {behavior:url(#default#VML);}
o\:* {behavior:url(#default#VML);}
w\:* {behavior:url(#default#VML);}
.shape {behavior:url(#default#VML);}
st1\:*{behavior:url(#default#ieooui) }
-->
Herri-izenekin ere gertatzen da. Egun
berean, kale berean, bi kartel ikusita nago: “Por una Vitoria más moderna” eta “Nos
merecemos un Vitoria más competiivo” (adibideak asmatuak dira, baina bietara
emanda zeuden, hori ziur).
Eztabaida honek ez du zerikusirik, noski, “La
playa de La Zurriola”
eta horrelakoen erabilera desegokiarekin.
Martin
Nork:
MUSDEH a bildua terra.es [mailto:MUSDEH a bildua terra.es]
Bidaltze-data: ostirala, 2013.eko
martxoak 15 13:10
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Korrika vs La Korrika
Ez dut uste kontu bakarra edo erabatekoa denik a-z bukatzea, baizik eta zein generiko
eratxekitzen zaion, benetakoa izan zein ez izan; Korrika, lasterketa denez,
femeninoa hartzen du, etra berdin "la Camille extreme", la "Pyrena", eta
abar. Lasterketen kasuan, bitxia da telebistan sarritan "el
ochocientos" edo "el milquinientos" aditzea atletismo probak
aipatzean. Eta gainera, hor dago maratoi lasterketa, zein berdin aditzen ahal
baita "la maratón" zein "el maratón".
Gureetara itzuliz, Ibilaldia, Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Kilometroak, Araba
Euskaraz, zer diren ere ez dago oso garbi, zein generiko dagokien, hain zuzen.
Ezjakintasuna izan liteke genero bat, maskulinoa, aukeratua izatearen arrazoia,
berdin esan baikenezake "la (fiesta) Nafarroa Oinez".
Sigletan nabaria iruditzen zait generikoaren agindua. Nik "la UPN" erabiltzen dut,
"UPN"ren ordez; "la
UGT" edo "la
UCD", "la
UDC" eta beste hainbat darabiltzagun moduan. Bi
salbuespen aurkitzen ditut: "el FBI" zeinaren generikoa 'bulego' den,
eta hala bada "la FBI"
beharko lukeen, eta "el KGB" edo "la KGB", inortxok ere ez
baitaki zer demonio den. Beti ere, erakundeen izenean generikoa nolabait
integratua dagoen kasuetan.
"El pit lane" edo "la pit lane" direla eta, esango nuke
'lane' gehiago dela 'callejón', 'calle' baino ("narrow way...")
Botatzeko gogoa bainuen.
Mikel
----Mensaje original----
De: gegia a bildua gipuzkoa.net
Fecha: 15/03/2013 12:13
Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Korrika vs La
Korrika
4. La warm up lap no es otra cosa que la «vuelta
de calentamiento».
Edo:
5. El pit lane se conoce en
español como «calle de garajes» o «calle de boxes».
Alegia, denetan artikulua ipintzen du, generoa aukeratuta terminoaren
esanahiaren arabera (ez «el warm up lap»
baizik «la warm...»).
Hobeto pentsatuta, ez da hala: «el pit lane»
> «la calle de garajes».
Korrikaren kasuan, iruditzen zait -a batez bukatzen delarik, femeninoa behar
duela.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/55795c1a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago