[itzul] Korrika vs La Korrika
MUSDEH a bildua terra.es
MUSDEH a bildua terra.es
Or, Mar 15, 21:59:29, CET 2013
Arrazoia duzu; baina nik batez ere buru-mekanismoaz ari nintzen. Generikoak daude atzean, beti ez bada, gehienetan, nire ustetan, artikuloa erabakitzekoan.
"El Papa" ahaztu zaigu...
Femeninoetan, orain gutxi ospetsu izan den "la miembro".
----Mensaje original----
De: gegia a bildua gipuzkoa.net
Fecha: 15/03/2013 13:55
Para: "MUSDEH a bildua terra.es"<MUSDEH a bildua terra.es>, "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Korrika vs La Korrika
Gaztelaniaz, aski ohituta gaude a-z amaitzen diren
maskulinoak edo o-z amaitzen diren femeninoak aditzeaz: "la mano
del cura", "los guaperas", "el facha", "el hacha", "la foto", "la
moto"
Ez nituzke multzo berean sartuko biak.
Buruz ari naiz, baina ondo oroitzen banaiz, gaztelaniaz, maskulino
askok du amaieran -a:
grekotik eratorrita, -ma amaiera duten mordo bat: sintagma,
sistema, drama, enigma...
lanbide, okupazio edo zereginak izendatzeko izen asko: guía,
centinela, poeta, atleta, corista, novelista, espía...
izen arrunt batzuk: día, mapa, hacha, planeta...
Aldiz, -o bukaeran duten femeninoak gutxi dira, oso:
berezkoa, nik ezagutzen dudan bakarra: mano; beharbada, baita
ere, dinamo (grekoz δύναμις).
aipatzen dituzun gainerakoak, izen luzeagoen laburtzapenak
dira, femeninoak jatorriz, eta ezustez dute amaieran -o:
motocicleta > moto, fotografía > foto, radio <
radiodifusión.
Bide batez, «guaperas» izena aldaezina da, s-z amaitzen da
singularren nahiz pluralean.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/f8b70b29/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago