[itzul] Korrika vs La Korrika
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Mar 15, 13:55:44, CET 2013
> Gaztelaniaz, aski ohituta gaude a-z amaitzen diren maskulinoak edo o-z
> amaitzen diren femeninoak aditzeaz: "la mano del cura", "los
> guaperas", "el facha", "el hacha", "la foto", "la moto"
Ez nituzke multzo berean sartuko biak.
Buruz ari naiz, baina ondo oroitzen banaiz, gaztelaniaz, maskulino askok
du amaieran -a:
* grekotik eratorrita, -ma amaiera duten mordo bat: sintagma, sistema,
drama, enigma...
* lanbide, okupazio edo zereginak izendatzeko izen asko: guía,
centinela, poeta, atleta, corista, novelista, espía...
* izen arrunt batzuk: día, mapa, hacha, planeta...
Aldiz, -o bukaeran duten femeninoak gutxi dira, oso:
* berezkoa, nik ezagutzen dudan bakarra: mano; beharbada, baita ere,
dinamo (grekoz δύναμις).
* aipatzen dituzun gainerakoak, izen luzeagoen laburtzapenak dira,
femeninoak jatorriz, eta ezustez dute amaieran -o: motocicleta >
moto, fotografía > foto, radio < radiodifusión.
Bide batez, «guaperas» izena aldaezina da, s-z amaitzen da singularren
nahiz pluralean.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/5396d00d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago