[itzul] emanez/emanaz
Arrate Unzueta
arrate.unzueta a bildua gmail.com
As, Mar 19, 13:29:26, CET 2013
Eguerdi on,
Korrikaren kantaren letra irakurrita zalantza bat sortu zait. Letran
"emanaz" "entzunaz" agertzen da, "emanez" "entzunez" esanez gero zuzena
izango litzateke? ba al dago araurik horren inguruan?
*Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.*
Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130319/202f237d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago