[itzul] emanez/emanaz
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Mar 19, 17:05:19, CET 2013
>
> Korrikaren kantaren letra irakurrita zalantza bat sortu zait. Letran
> "emanaz" "entzunaz" agertzen da, "emanez" "entzunez" esanez gero
> zuzena izango litzateke? ba al dago araurik horren inguruan?
>
> /Bagoaz Euskal Herritik mundura
> eskua *emanaz *elkarri
> bideak direla gure lotura
> urratsak direla gure oinarri.
> Bagoaz Korrika…
> elkar *entzunaz *elkar ulertzera,
> bagoaz Korrika…
> Euskara eman eta elkar bizitzera./
Betoz argi ematera joskeraz eta sintaxiaz ongi hornitutako jakintsu
argiak; bizkitartean, hona zer dioen EGLU2k
(http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf 92. or.):
4.3.3.3. Instrumentalarekin
Instrumentala partizipioari erantsiz, modua edo bidea adierazten duten
perpausak molda ditzakegu, ondoko adibideotan ikusten den legez:
(41) a. lan eginez ikasi egiten da
b. zurekin mintzatuz anitz ikasi dut
c. "bertze bat, piltzarrez lepo beharriak kukutuak ipar haizeak azpitik
goiti daldaratuz, ukurturik badoana" (J. Etchepare, /Buruxkak/, 83.orr.)
Halakoetan artikulua singularrean lot dakioke partizipioari:
(42) a. zurekin hitz eginaz asko ikasi dut
b. "bizigaiak geituaz ta boltxebitarren diruak gastauaz, munduaren gaiso
au joango da" (Kirikiño, /Egunekoa/, 111. orr.)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130319/03426cd4/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago