[itzul] hitz errepikapenak wordafsten
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 20, 14:56:40, CET 2013
> Lagun batek galdera hau egitea eskatu dit: Gaztelaniazko oso antzekoak
> diren bi dokumentu ditu itzultzeko, eta eskatu diote aurrekontu bat
> egitea, dauden errepikapenak kontuan hartuta. Jakin nahi du
> wordfastekin bi testuak konparatzeko moduren bat badagoen, dokumentuek
> zenbat hitz berdin dituzten jakiteko.
Bururatzen zaidan bide bat:
1. Plustools erabilita, lerrokatu jatorrizko dokumentua bere kopia
batekin. Hau da, dokumentu berbera izan dadila jatorrizkoa eta xedea.
2. Sortu memoria bat lerrokatzearen emaitzarekin. Jakina, sorburuko
sintagman eta «itzulpenean» gauza bera egongo da.
3. Memoria hori erabilita, egin Analyse bat bigarren dokumentuari. WFk
sortzen duen txostentxoak esango dizu zenbatean diren berdin edo
antzeko.
4. Bota zakarretara memoria hori, badaezpada ere.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130320/cc8eb9ad/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago