[itzul] emanez/emanaz
Arrate Unzueta
arrate.unzueta a bildua gmail.com
Ast, Mar 21, 12:16:21, CET 2013
Mila esker, erantzuteagatik!
Arrate
2013/3/19 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
>
>
>
> Korrikaren kantaren letra irakurrita zalantza bat sortu zait. Letran
> "emanaz" "entzunaz" agertzen da, "emanez" "entzunez" esanez gero zuzena
> izango litzateke? ba al dago araurik horren inguruan?
>
> *Bagoaz Euskal Herritik mundura
> eskua emanaz elkarri
> bideak direla gure lotura
> urratsak direla gure oinarri.
> Bagoaz Korrika…
> elkar entzunaz elkar ulertzera,
> bagoaz Korrika…
> Euskara eman eta elkar bizitzera.*
>
>
> Betoz argi ematera joskeraz eta sintaxiaz ongi hornitutako jakintsu
> argiak; bizkitartean, hona zer dioen EGLU2k (
> http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf 92. or.):
>
> 4.3.3.3. Instrumentalarekin
>
> Instrumentala partizipioari erantsiz, modua edo bidea adierazten duten
> perpausak molda ditzakegu, ondoko adibideotan ikusten den legez:
>
> (41) a. lan eginez ikasi egiten da
> b. zurekin mintzatuz anitz ikasi dut
> c. "bertze bat, piltzarrez lepo beharriak kukutuak ipar haizeak azpitik
> goiti daldaratuz, ukurturik badoana" (J. Etchepare, *Buruxkak*, 83.orr.)
>
> Halakoetan artikulua singularrean lot dakioke partizipioari:
>
> (42) a. zurekin hitz eginaz asko ikasi dut
> b. "bizigaiak geituaz ta boltxebitarren diruak gastauaz, munduaren gaiso
> au joango da" (Kirikiño, *Egunekoa*, 111. orr.)
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130321/62a8c304/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago