[itzul] emanez/emanaz

"IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 20, 12:27:40, CET 2013


Perpaus jokatugabeei buruzko EGLU-VIIk ere biak aipatzen ditu (2011n argitaratua).

Hara zer dioen horretaz moduzko perpausen gaineko atalean, "5.1.3. -TUZ (-TUAZ)" izenburuko azpiatalean (321. orrialdean):


"(...) Atalburuan -TUZ eta -TUAZ formak eman ditugu: bien arteko banaketa zeren arabera gertatzen den zehazki ez dakigularik, esan behar da forma mugatuan eta mugagabean erabili izan dela molde hau: alde batetik, -TUZ (-TU + -Z) eta beste alde batetik, -TUAZ (-TU + -A + -Z).

Beraz, -TUZ eta -TUAZ formak aurkituko ditugu gure literatura-tradizioan; erabilera baliokidean aurkitu ere. Iparraldean ez da -TUAZ erabiltzen, eta Hegoaldean biak erabiltzen dira, -TUZ eta -TUAZ. Literatura-tradizioan, -TUAZ dago zabalduagoa Hegoaldean, baina gaur egungo erabileran -TUZ ari zaio nagusitzen. (...)"


Nik ere, noski, -TUZ forma erabiltzen dut sistematikoki, baina ohar horiek irakurri ondoren, zuzendu gabe utzi behar izan nituen -TUAZ forma guztiak orain dela gutxi zuzendu beharra egokitu zitzaidan testu luze batean.

________________________________
Nork: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
Bidaltze-data: martes, 19 de marzo de 2013 17:32
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] emanez/emanaz


Gotzonek dagoeneko aipatu duen EGLUko testuarekin bat dator Patxi Petrirena, EIMArentzat egindako Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean, bai eta daturen bat gehiago eman ere (210. orrialdea):

9.3.8. Partizipioa eta kasu instrumentala

    Partizipioari -(e)z lotura erantsiz egiten diren perpausak bi
modutan erabiltzen dira euskaraz: -(e)z partizipioari zuzenean erantsiz
(ikusiz, emanez) eta -a-rekin (ikusiaz, emanaz). Batasunerako araurik ez
da eman, eta testuetan -a gabeko eredua da nagusi.

    Ikusiaz ereduan, partizipioa -a amaierakoa duten aditzetan -e
sartzen da: boteaz, atereaz...

Nire belarrira, mugatzailea duten formak herrikoiagoak dira; eta mugatzailea gabekoak, jasoagoak.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130320/ccffe01f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago