[itzul] Askegunea
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Maiatza 8, 09:14:49, CEST 2013
Gai honen harira gogora etorri zaizkit etxean adituriko bi izen konposatu,
aski politak: XURI-LOA eta ALDA-LOA.
Amari aditua diot XURI-LOA erraiten ziotela sehaskako haur ttiki batek
egiten zuen lo lasai-gozoari, arropa xuria jantzi eta gero (alegia, arropa
garbi-xuria jantzi eta gero; oraindik dodotisa etorri gabea zen denborez
ari zen, jakina). XURI-LOA zuzentzat jotzen baldin bada, ematen du ASKEGUNEA
ere berdin eratua izan daitekeela, ez?
Bestalde, ALDA-LOA ere polita da: arropa aldatu berritan sehaskan niniak
egiten zuen lo gozoari erraiten omen zioten hala. Kasu honetan, EROS-PREZIOA
bezala eratua dela ematen du.
Julian
De: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.m-ujika a bildua elhuyar.com]
Enviado el: viernes, 03 de mayo de 2013 11:39
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Askegunea
Ni ez naiz nor inori begiak zabaltzeko edo itsuak argitzeko, eta "gune
askea" guztiz zuzena iruditzen zait, jakina. Hala ere, "askegune" gaitzesten
ez nintzen erraz ausartuko (hitzaren eraketaz ari naiz).
Baldin eta "aske" izenondoa bada (eta horretan denok ados egongo gara), eta
baldin eta [IZENONDO + gune] elkartea zilegia dela onartzen badugu, badirudi
"askegune" ez litzatekeela ezinezkoa, ezta?
Zeren eta bigarren baldintza ontzat ematen ez bada (alegia, [IZENONDO +
gune] elkartea zilegia izatea) nola emango dira ontzat Hiztegi Batuko
"laugune" (gune laua), "lazgune" (gune latza), "ahulgune" (gune ahula),
"beltzune", "gorriune", "sakonune"...?
Alfontso Mujika Etxeberria
<http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png>
<mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com> a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.org> www.elhuyar.org
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
<http://farm5.static.flickr.com/4132/4836856727_126e6375fb_o.gif>
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2013/5/3 Diego Martiartu <onddobaltz45 a bildua gmail.com>
Interes handiz jarraitu ditut Laboral Kutxaz esandakoak. Dena den, ni
gehiago intrigatzen nau "Askegunea" horren jatorriak. Euskal hizkuntzaren
aldetik behintzat, ez diot ez bururik ez buztanik ikusten. Gainera, merkatu
irizpiderik edo diru-hotsik ez tartean... Ez luke Gune Askea edo Askatasun
Gunea edo holako zerbait izan behar? Aske (izeneko) gunea ote? Ezetzean
nago... Baten batek begiak zabalduko dizkidalakoan...
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130508/d3bbfc7d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago