[itzul] Kolaboratzaileak behar ditugu

Libe Arenaza larenaza a bildua edebe.net
Or, Maiatza 17, 11:51:22, CEST 2013


Kaixo zerrendakideok: 

Berriro baliatuko dugu zerrenda hau lan-eskaintza bat egiteko. Barkatu, baina "hedabide" ona da eta...

Kolaboratzaileak behar ditugu Euskara eta Literatura arloko sekuentzia didaktikoak sortzeko. 
Ezinbestekoa da irakaskuntzan eta materialgintzan arituak izatea, egungo gaztetxoen giroa eta gustuak ezagutzea, baliabide teknologikoak erabiltzen jakitea eta, jakina, euskaraz idazten maila bikaina izatea. 

Interesatuok bidali, mesedez, CVak, ezaugarri horiek nabarmenduta, honako helbide honetara: giltza a bildua edebe.net 
Ez ahaztu mezuaren gaian izen-abizenak eta kolaboratzailea hitza jartzea.

Ekainaren hasieran, proba bat egitera etor daitezen deituko diegu aukeratuei. 
Proba-egunean jakinaraziko zaizkie lan-baldintzei edo  beste gai batzuei buruzko xehetasunak. 


Mila esker!


 LIBE ARENATZA
Argitalpen-arduraduna 
Tel.:  944 598 805 
 
Síguenos en:
   






-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130517/7816ac5d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago