[itzul] Preparatorio e Ingreso de Bachillerato

ETXEZARRETA AIZPURU, Ramon retxezarreta a bildua gipuzkoa.net
Ast, Maiatza 23, 08:22:03, CEST 2013


Ingreo zen "Examen de ingreso". Oinarrizko heziketa egiten zen eskola normaletan,"Estudios primarios", zazpi urtetik hamalaura bitartekoa izaten zen. Batxillerra egin nahi zuenak, institutoetan eta homologatutako zenbait ikastetxetan, "examen de ingreo de Bachiller" egin behar izaten zuen.


________________________________
De: Mikel Haranburu [mailto:musdeh a bildua terra.com]
Enviado el: miércoles, 22 de mayo de 2013 22:01
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Preparatorio e Ingreso de Bachillerato

Esan dezagun, oker ez banago, COU delakoa "Curso de Orientación Universitaria" zela, osatzearren.

On az., 2013.eko mairen 22a 11:44, inaki irazabalbeitia wrote:
Oker akordatzen ez banaiz, 'ingreso' esaten zitzaion lehen hezkuntzako laugarren urteari, 10 urterekin egin genuena. Aurrekoei 1º, 2º y 3º de primaria esaten zitzaioen. Gero, 'bachilerato elemental' lau urte, errebalidarekin. Gero 'bachillerato superior' zientziak edo letrak, bi urtez. Errebalida gainera. Nire aurekoek 'Preu' (preuniversitario) eta neronek COU; selektibitaterik ez nuen ezagutu, bai ordea, Valladolideko unibertsitatearen sarrera-froga.

Inaki


kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com<mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2013 maiatza 22 10:00):
Zaharrenentzako galdera agian:
Ikastaro bakarraren izena da hori ala bi ikastaro bereizi ziren? Testuinguruak ez dit argitzen eta.

Eskerrik asko aurretik



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130523/71b7b94d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago