[itzul] Itzultzailearen itzala

Zelai Amenabarro Goikoetxea amenagoiko a bildua hotmail.com
Ost, Aza 6, 23:26:40, CET 2013


Kaixo, Gotzon:
 
Bitxia iruditu zaizun kontu hori azaldu nahi nizuke. 'Berria.info'-ren azalean egun horretan paperean argitaratutako albiste bat ageri bada eta albiste hori berori paperean azalean argitaratu bada, azaleko titulua agertzen da webgunearen azalean. Alegia, 'Itzultzailearen hatz markak' titulua 'Berria'-ren azala egin duen kazetariak idatzi du, eta Iņigo Astizek, berriz, 'Itzultzailearen esku ikusezina'. 
 
Ez dakit argi azaldu dizudan... Tira, ez du izango garrantzi handirik, baina arrazoia zein den banekienez, azaltzea pentsatu dut.
 
Ondo izan!
 
Zelai Amenabarro Goikoetxea
 

 
 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131106/7350b78c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago