[itzul] Elhuyar eta Euskalbar

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Urr 15, 23:28:08, CEST 2013


Gabon,

Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urria 11 12:14):
>
> Guretik at geratzen diren beste zenbait faktore ere badauden arren
> (Firefoxeko gehigarrien guneko berrikuspenak hartzen duen denbora,
> adibidez), bertsio berria datozen egunetan erabilgarri egotea espero
> dugu.

Eguneraketa txiki bat galdezka egon litekeenarentzat: bertsio berria
prest dago asteburuaz geroztik eta Firefoxerako gehigarrien webgunera
bidalita daukagu, bertako ilaran norbaitek berrikusteko zain dago
ordea.

Une honetan 144tik 114. tokian dago, beraz kalkulu
ez-zientifikoetan oinarrituta, pentsa liteke bospasei egun beharko
dituela oraindik publiko izatera pasa aurretik.

Sentitzen dugu baina argitaratzeko prozesu hau ez dago gure esku :(

Julen.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago