[itzul] Euskalbar eta Labayru Hiztegia

Hiztegia (Labayru) hiztegia a bildua labayru.org
Al, Urr 21, 16:39:03, CEST 2013


Arrasti on,

Erabiltzaile askok Euskalbar erabilita Labayru Hiztegian kontsultak egiteko
ezintasunaren berri eman diguzue azkenaldian.

Labayru Ikastegiaren web gunea berritzeaz batera, Labayru Hiztegira sartzeko
bidea ere aldatu behar izan dugu eta horrek arazoak eman ditu Euskalbarren
gure hiztegia kontsultatu ahal izateko.

Hemendik aurrera, ostera, Firefoxa eguneratuz gero, Euskalbarren bertsiorik
berriena berez instalatuko zaizue eta arazo hori konponduta izango duzue.
Horretarako, "Hobespenak" ataltxoan aukeratu beharko duzue "Labayru
hiztegia" barran ager dadin.

Bertsio zaharragoak erabilita, ezin izango duzue kontsultarik egin gure
hiztegian, errorea emango dizue eta.

Barkatu orain arteko eragozpenak eta espero dugu aurrerantzean arazorik ez
egotea.

Hiztegia taldea
Labayru Ikastegia



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131021/4a388691/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago