[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ast, Urr 24, 13:10:06, CEST 2013
Gure herrian, Lesakan, orain dela 50 bat urte, “ordaina eman” erraiten
genuen. Amak dendara mandatura bidali-eta, honela erraiten zigun: “gero
ordainak niri ekarri”. Eta dendariak ere hala erraiten zigun: “tori,
ordaina(k)”. “Ganbiyuk eman/ekarri” ere erabiltzen genuen/dugu (“ganbioak
eman/ekarri”, alegia).
Balio baldin badu
Julian
De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Enviado el: miércoles, 23 de octubre de 2013 15:07
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
Atzo trenez egin nuen Oriotik Donostiarako joan-etorria eta konturatu
nintzen geltokiko txartel-makinek euskara lehenesten dutela orain. Ondo!
Makinak badu pantaila handi bat goialdean, letra gorri handiz testu hau
erakusten duena, momentu oro: 'Itzulkina ematen du'.
Makinak bueltak ematen dituela esan nahi du, nonbait (ahoz, horrela
adieraziko genuke guk, lasai arraio); baina ez dakit, ba, oso txukuna den
'itzulkina' erabiltzea hor. Hiztegietan begira ibili naiz eta ez dut mailegu
gordina baino aukera egokiagorik aurkitu: 'bueltak ematen ditu', nahiz
horrek ere bere arazoak badituen (polisemia, batez ere).
Iritzirik?
'Itzulkin' narras samar hori (hala iruditzen zait niri, behintzat) aldatzeko
proposatu nahi diet; baina ez ditut mareatuko alternatiba egokirik ez badut
eskaintzeko.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131024/0457ecc0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago