[itzul] Ekimenak, egitasmoak, ekitaldiak

Irene Arrarats iarrarats a bildua berria.info
Ost, Urr 30, 15:00:23, CET 2013


Arratsalde on:

BERRIAren estilo liburuan, gomendio hauek dituzu egitasmoen eta ekitaldien izenen idazkerari buruz, ortotipografia ataleko 'Letra larria, izen bereziak markatzeko' eta 'Etzanez idaztekoak' epigrafeetan (<<http://www.berria.info/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#179>>; <<http://www.berria.info/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#166>>).
Letra larria, izen bereziak markatzeko

› Gizarte, kultur eta kirol ekitaldi eta egun bereziak, hitz guztiak larriz (jardunaldiak, literatura eta arte jaialdiak, kirol txapelketak...).

Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna; Aberri Eguna; Liburuaren Eguna; Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka; Munduko Futbol Txapelketa; Eskuz Banakako Txapelketa

Baina: txapelketa gogorra; Roland Garros tenis lehiaketa; Euskal Bizikleta proba

› Hitzarmenak, agiriak, planak eta egitasmoak.

Kontuan izan itun, agiri, plan, egitasmo hitzak larriz idazten direla izenaren parte direnean, eta xehez ez direnean.

Kyotoko Protokoloa; Gizarte Eskubideen Agiria; Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia; Vatikanoko II. Kontzilioa  

Baina: Eramus egitasmo; Nunca Mais agiria

› Biltzar eta jardunaldien izen deskriptiboak, hitz guztiak larriz.

Gazte Hizkerari Buruzko Biltzarra; Artista Gazteen Topaketak

Baina izen espezifikoak, letra etzanez idaztekoak direnez, lehen hitza bakarrik larriz.

Orain da garaia biltzarra; Parekidetasunetik kultura eraiki topaketak

 

Etzanez idaztekoak 

›Erakusketa, hitzaldi eta mahai inguruak.

Hutsaren umezurtzak erakusketa; Kooperatiben iragana eta geroa hitzaldia; Europaren aldeko lau proposamen eta erregu bat mahai ingurua

›Biltzarren izen espezifikoak.

Orain da garaia biltzarra; Parekidetasunetik kultura eraiki topaketak

Izena deskriptiboa bada, ez da idazten etzanez.

Gazte Hizkerari Buruzko Biltzarra; Artista Gazteen Topaketak



Informazio gehiago ere badago bi ataltxo horietan, baina uste du hauek interesatzen zaizkizula.


	Irene Arrarats
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131030/3431be69/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago