[itzul] Muxuaren onomatopeia

GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
As, Ira 17, 10:17:40, CEST 2013


Musu guztiak ez dira ez berdinak ez parekoak, eta pentsatzekoa da onomatopeia bat baino gehiago erabili ditzakegula.

Nik 'pa' umetxoek ematen dituzten erako musuekin lotzen dut: maitetsua, mimotia.

'Txuik' erabiltzen dut normalean musu arruntetarako (Mafaldaren eraginez edo?). 'Muak' ere badarabilte batzuek.
'Txurrutxuik' musu gogotsu eta zaratatsuak dira.

'Slurp', musu bustiak.

Tradizioak hainbat eratako onomatopeiak utzi dizkigu, baina musu kontuetan urri samarra da, eta komikietan-eta ikasitakoak darabiltzagu. Nik bai, behintzat.

Interneten apur bat arakatuta, nobela grafikoen itzulpenari buruzko blog hau topatu dut. Atal interesgarria dago onomatopeien itzulpenaz.

http://tradumatopeya.blogspot.com.es/



De: Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es]
Enviado el: lunes, 16 de septiembre de 2013 12:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Muxuaren onomatopeia

Egun on!

Inork ba al daki euskaraz zer onomatopeia erabiltzen d(ir)en muxuetarako?

Eskerrik asko.

Amaia
<http://www.eitb.tv/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130917/0f5621d2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago