[itzul] Telefono zenbakiak

Belen Pikabea ITZULIKA SLL bpikabea a bildua itzulika.com
Ast, Ira 26, 10:01:47, CEST 2013


Kaixo!

Bitxikeria modura, Europar Batasunaren araua: http://publications.europa.eu/code/es/es-390300.htm

Esan didatenez, arau hori Europar Batasuneko herrialde guztiei zaie aplikagarri, baina gutxi batzuek jarraitzen omen diote.

Besterik gabe, jakin dezazuen: Europar Batasunaren arabera, zenbaki osoa tarterik gabe eman behar da; aurrezenbakia bakarrik bereizten da.

Korok esan bezala, hirunaka idatzi ohi dira (zenbaitetan, binaka ere ageri dira). Tarterik gabe, denak batera, ematea baino irakurterrazagoa da.

Ondo-ondo izan,


 


From: Koro Garmendia 
Sent: Thursday, September 26, 2013 9:48 AM
To: 'ItzuL' 
Subject: Re: [itzul] Telefono zenbakiak

Egun on, guztioi:

 

Ez dut uste horren inguruko araurik badenik, baina, irizpide gisa, oro har, zenbakiak hirunaka eta punturik gabe idazten dira.

 

Zure adibidearen kasuan: 946 666 666

 

Iturri bat aipatzearren:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/agiri_ereduak_12_helbide/eu_helb/helbide_info.html

 

Koro Garmendia

maramara taldea

 

 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130926/da5077be/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago