[itzul] Gordo de Navidad
Juanjo Respaldiza
jjrespaldiza a bildua gmail.com
Ast, Api 3, 15:25:53, CEST 2014
Gurean "lodia" esaten dugu: "Lodiak Bilbon urten dau!" erako esapideak
ohikoak dira, eta "Lodia Bilbon jausi da" ere bai. Badakit Gipuzkoan-eta
"gizena" esaten dela askotan. Beti egin zait belarriko mina "gordoa"
entzutean, eta asko erabiltzen dute ahozko hedabideetan.
Hori guztia lagun arteko hizkerari dagokionez. Hala ere, hizkuntza
formalerako "sari nagusia"ri egoki deritzot.
Juanjo Respaldiza
joseba<joseba a bildua erroteta.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko apirilak 3
12:35):
> Nola esango zenukete, Gabonetako Gordoa? Gabonetako Sari Nagusia?
>
> Eskerrik asko.
>
> --
> Beste barik
>
> Joseba Berriotxoa
>
> 946732769
>
> 656759537
>
>
> *joseba a bildua erroteta.com <joseba a bildua erroteta.com>*
> www.erroteta.com
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140403/f5069ab0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago