[itzul] Marcha solidaria por el autismo

jl-larranaga a bildua ivap.es jl-larranaga a bildua ivap.es
Al, Api 7, 11:34:58, CEST 2014


Autismoa babestea eta autismoaren alde egotea ez al dira oso antzeko? Gaztelaniaz ere "Por el autismo" hori polisemiak salbatzen duela esango nuke...


"Autismoa dutenen aldeko"?






-----Jatorrizko mezua-----
From: HEKOEPA [mailto:hekoepa a bildua gipuzkoa.net] 
Sent: lunes, 07 de abril de 2014 11:25
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Marcha solidaria por el autismo


Neu ere han izan nintzen eta minsor bera ibili nuen buruan, "autismoaren alde" egote horren hitz-tranpak kateatuta.
Eta neure baitan, "autismoa babesteko ibilaldi solidarioa" zuzenagoa zela egin nuen.

Edurne
________________________________________
Hemendik: Jabier Zabaleta [euskara a bildua oriokoudala.com]
Bidaltze-data: astelehena, 2014.eko apirilak 7 10:16
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Marcha solidaria por el autismo

Atzo aukera izan nuen Donostian, Gautenak antolatuta, egin zen ibilaldi solidarioan parte hartzeko. Polita izan zen.

Gaztelaniaz, 'URDINDUZ. Marcha solidaria por el autismo' jarri zioten izena ekitaldiari; euskaraz, berriz, 'URDINDUZ. Autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa'.

Niri 'Autismoaren aldeko' horrek egiten dit min (izan ere, nor dago autismoaren alde?); baina, alternatibak bilatzen hasita, ez daukat horren garbi zer proposatu behar genukeen:

- 'Autismoarekiko elkartasuna erakusteko ibilaldia' (?) Ez dakit ez ote duen aurrekoaren aje bera (elkartasuna autismoarekin?).

Atzoko ekitaldiaren arrakasta ikusita, litekeena da etorkizunean berriro antolatzea eta, hala bada, gustatuko litzaidake alternatiba egoki bat izatea antolatzaileei proposatzeko.

Zer bururatzen zaizue?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 ->8









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago