[itzul] Marcha solidaria por el autismo

Euxebe Portugal euxebe a bildua euskalnet.net
Al, Api 7, 11:39:57, CEST 2014


Agidanez, bat baino gehiagok gauza bera pentsatu genuen.

Dena den,  "autismoaren alde" eta "autismoa babesteko" parekotzat jotzen 
ditut.

Zergatik ez, "autismoaren aurkako ibilaldia"?

Bestetik, autimoaren aurkako ibilaldia egiteak berarekin dakar gaitz hori 
jasaten dutenekiko elkartasuna, ezta?,



--------------------------------------------------
From: "HEKOEPA" <hekoepa a bildua gipuzkoa.net>
Sent: Monday, April 07, 2014 11:25 AM
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Marcha solidaria por el autismo

>
> Neu ere han izan nintzen eta minsor bera ibili nuen buruan, "autismoaren 
> alde" egote horren hitz-tranpak kateatuta.
> Eta neure baitan, "autismoa babesteko ibilaldi solidarioa" zuzenagoa zela 
> egin nuen.
>
> Edurne
> ________________________________________
> Hemendik: Jabier Zabaleta [euskara a bildua oriokoudala.com]
> Bidaltze-data: astelehena, 2014.eko apirilak 7 10:16
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] Marcha solidaria por el autismo
>
> Atzo aukera izan nuen Donostian, Gautenak antolatuta, egin zen ibilaldi 
> solidarioan parte hartzeko. Polita izan zen.
>
> Gaztelaniaz, ‘URDINDUZ. Marcha solidaria por el autismo’ jarri zioten 
> izena ekitaldiari; euskaraz, berriz, ‘URDINDUZ. Autismoaren aldeko 
> ibilaldi solidarioa’.
>
> Niri ‘Autismoaren aldeko’ horrek egiten dit min (izan ere, nor dago 
> autismoaren alde?); baina, alternatibak bilatzen hasita, ez daukat horren 
> garbi zer proposatu behar genukeen:
>
> - ‘Autismoarekiko elkartasuna erakusteko ibilaldia’ (?) Ez dakit ez ote 
> duen aurrekoaren aje bera (elkartasuna autismoarekin?).
>
> Atzoko ekitaldiaren arrakasta ikusita, litekeena da etorkizunean berriro 
> antolatzea eta, hala bada, gustatuko litzaidake alternatiba egoki bat 
> izatea antolatzaileei proposatzeko.
>
> Zer bururatzen zaizue?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
> 943 830 346 —>8
>
>
>
>
>
>
>
> -----
> No se encontraron virus en este mensaje.
> Comprobado por AVG - www.avg.com
> Versión: 2013.0.3465 / Base de datos de virus: 3722/7307 - Fecha de 
> publicación: 04/06/14
>
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago