[itzul] Marcha solidaria por el autismo

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Api 8, 08:10:00, CEST 2014


'gaia' eraldatuta landu litezke, agian, bestelako aukera batzuk:

autistei elkartasuna erakusteko ibilaldia
autistei eta beren familiei elkartasuna erakusteko ibilaldia
autistei eta ingurukoei elkartasuna erakusteko ibilaldia
...

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
From: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Sent: astelehena, 2014.eko apirilak 7 17:48
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Marcha solidaria por el autismo

Zirkuluaren koadraturaren bila nabil, orduan? Baliteke, bai, Martin...

Baina horrenbeste jende prestuz osatutako posta-zerrenda eskura edukita... nola pasa, ba, badaezpada ere galdetu gabe?

:-)

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 ->8



El 07/04/2014, a les 14:39, martin-rezola a bildua ivap.es<mailto:martin-rezola a bildua ivap.es> va escriure:


Nire ustez, bilatzen duzuna gurpil zoro bat da, Jabier: gaia ezin da 'autismoa' izan, eta ibiladia 'aldeko'. Edo aldatzen duzu gaia edo aldatzen duzu ibilaldiaren nolakotasuna. Konparazioak balio badu, Etxeratek "presoen aldeko" ekimenak bultzatzen ditu, ez "preso egotearen aldeko" ezer.

Martin



From: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Sent: lunes, 07 de abril de 2014 14:13
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Marcha solidaria por el autismo

Ez dakit, ba...

Hainbat proposamen jaso ditut; baina ez naute guztiz asebetetzen:

- "Autismoak eragindakoen aldeko ibilbide solidarioa"

Bi arazo ikusten dizkiot: batetik, objektua aldatzen du eta gaia ez da dagoeneko 'autismoa', baizik-eta 'autismoak eragindakoak'. Bestetik, iruditzen zait horrelako sentsibilizazio-kanpainatan bereziki zaintzen dela mezuak beti positiboak izatea eta 'autismoak eragindakoak' bezalakoak sartzea ez dirudi ildo horretan doanik.

- "Autismoa babesteko ibilaldi solidarioa".

Beste batzuk esan duten bezala, nik ere ez dut alde handirik ikusten 'autismoaren aldeko ibilaldiaren' eta 'autismoa babesteko ibilaldiaren' artean. Biek dute aje berbera, nik uste.

- "Autismoa dutenen aldeko ibilaldi solidarioa"

Beharbada, gehien gustatu zaidana da; baina lehenbizikoak daukan 'akats' bera du: objektua aldatzen duela, alegia. Objektua 'autismoa' da gaztelaniazko bertsioan eta zalantzarik ez dut hori ondo pentsatutako aukera izan dela. Ez dut uste zilegi denik itzulpenean hori aldatzea.

-"Autismoaren kontrako ibilaldi solidarioa"

Guztiz bestelakatzen du mezua eta ez dut uste egokia denik. Ibilaldia zerbaiten aldekoa da, ez ezeren kontrakoa.

Modu pribatuan lagun batek esan dit berari onartzeko modukoa iruditzen zaiola euskarazko jatorrizkoa ('Autismoaren aldeko...) eta, beharbada, arrazoi du, izenburuetako hizkuntza-ekonomia arrazoiak-eta kontuan hartuta; baina ez dakit, ba... Gautenak berak onartuko zuen, gaztelaniaz, 'marcha solidaria a favor del autismo'? Ulertu, ulertzen da, eta, oker-okerra ez da igual izango; baina nik uste dut ez lukeela hori inolaz erabiliko.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 ->8



El 07/04/2014, a les 11:39, Euxebe Portugal <euxebe a bildua euskalnet.net<mailto:euxebe a bildua euskalnet.net>> va escriure:



Agidanez, bat baino gehiagok gauza bera pentsatu genuen.

Dena den,  "autismoaren alde" eta "autismoa babesteko" parekotzat jotzen
ditut.

Zergatik ez, "autismoaren aurkako ibilaldia"?

Bestetik, autimoaren aurkako ibilaldia egiteak berarekin dakar gaitz hori
jasaten dutenekiko elkartasuna, ezta?,



--------------------------------------------------
From: "HEKOEPA" <hekoepa a bildua gipuzkoa.net<mailto:hekoepa a bildua gipuzkoa.net>>
Sent: Monday, April 07, 2014 11:25 AM
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Subject: Re: [itzul] Marcha solidaria por el autismo




Neu ere han izan nintzen eta minsor bera ibili nuen buruan, "autismoaren
alde" egote horren hitz-tranpak kateatuta.
Eta neure baitan, "autismoa babesteko ibilaldi solidarioa" zuzenagoa zela
egin nuen.

Edurne
________________________________________
Hemendik: Jabier Zabaleta [euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>]
Bidaltze-data: astelehena, 2014.eko apirilak 7 10:16
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Marcha solidaria por el autismo

Atzo aukera izan nuen Donostian, Gautenak antolatuta, egin zen ibilaldi
solidarioan parte hartzeko. Polita izan zen.

Gaztelaniaz, 'URDINDUZ. Marcha solidaria por el autismo' jarri zioten
izena ekitaldiari; euskaraz, berriz, 'URDINDUZ. Autismoaren aldeko
ibilaldi solidarioa'.

Niri 'Autismoaren aldeko' horrek egiten dit min (izan ere, nor dago
autismoaren alde?); baina, alternatibak bilatzen hasita, ez daukat horren
garbi zer proposatu behar genukeen:

- 'Autismoarekiko elkartasuna erakusteko ibilaldia' (?) Ez dakit ez ote
duen aurrekoaren aje bera (elkartasuna autismoarekin?).

Atzoko ekitaldiaren arrakasta ikusita, litekeena da etorkizunean berriro
antolatzea eta, hala bada, gustatuko litzaidake alternatiba egoki bat
izatea antolatzaileei proposatzeko.

Zer bururatzen zaizue?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com><mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 ->8







-----
No se encontraron virus en este mensaje.
Comprobado por AVG - www.avg.com<http://www.avg.com/>
Versión: 2013.0.3465 / Base de datos de virus: 3722/7307 - Fecha de
publicación: 04/06/14


Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.

Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140408/966b3d90/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago