[itzul] Marcha solidaria por el autismo

i-iturain a bildua ej-gv.es i-iturain a bildua ej-gv.es
Al, Api 7, 15:04:18, CEST 2014


Hortaz,

autismoaren elkartasun-ibilaldia

edo

autismoarentzako elkartasun-ibilaldia

jarriko nuke nik.

 

Iñaki

 

From: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com] 
Sent: astelehena, 2014.eko apirilak 7 14:13
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Marcha solidaria por el autismo

 

Ez dakit, ba...

 

Hainbat proposamen jaso ditut; baina ez naute guztiz asebetetzen:

 

- "Autismoak eragindakoen aldeko ibilbide solidarioa"

 

Bi arazo ikusten dizkiot: batetik, objektua aldatzen du eta gaia ez da dagoeneko 'autismoa', baizik-eta 'autismoak eragindakoak'. Bestetik, iruditzen zait horrelako sentsibilizazio-kanpainatan bereziki zaintzen dela mezuak beti positiboak izatea eta 'autismoak eragindakoak' bezalakoak sartzea ez dirudi ildo horretan doanik.

 

- "Autismoa babesteko ibilaldi solidarioa". 

 

Beste batzuk esan duten bezala, nik ere ez dut alde handirik ikusten 'autismoaren aldeko ibilaldiaren' eta 'autismoa babesteko ibilaldiaren' artean. Biek dute aje berbera, nik uste.

 

- "Autismoa dutenen aldeko ibilaldi solidarioa"

 

Beharbada, gehien gustatu zaidana da; baina lehenbizikoak daukan 'akats' bera du: objektua aldatzen duela, alegia. Objektua 'autismoa' da gaztelaniazko bertsioan eta zalantzarik ez dut hori ondo pentsatutako aukera izan dela. Ez dut uste zilegi denik itzulpenean hori aldatzea.

 

-"Autismoaren kontrako ibilaldi solidarioa"

 

Guztiz bestelakatzen du mezua eta ez dut uste egokia denik. Ibilaldia zerbaiten aldekoa da, ez ezeren kontrakoa.

 

Modu pribatuan lagun batek esan dit berari onartzeko modukoa iruditzen zaiola euskarazko jatorrizkoa ('Autismoaren aldeko...) eta, beharbada, arrazoi du, izenburuetako hizkuntza-ekonomia arrazoiak-eta kontuan hartuta; baina ez dakit, ba... Gautenak berak onartuko zuen, gaztelaniaz, 'marcha solidaria a favor del autismo'? Ulertu, ulertzen da, eta, oker-okerra ez da igual izango; baina nik uste dut ez lukeela hori inolaz erabiliko.

 

Ondo-ondo bizi.

 

Jabier Zabaleta

Orioko Udaleko euskara teknikaria

euskara a bildua oriokoudala.com

943 830 346 ->8

 

 

 

El 07/04/2014, a les 11:39, Euxebe Portugal <euxebe a bildua euskalnet.net> va escriure:





Agidanez, bat baino gehiagok gauza bera pentsatu genuen.

Dena den,  "autismoaren alde" eta "autismoa babesteko" parekotzat jotzen 
ditut.

Zergatik ez, "autismoaren aurkako ibilaldia"?

Bestetik, autimoaren aurkako ibilaldia egiteak berarekin dakar gaitz hori 
jasaten dutenekiko elkartasuna, ezta?,



--------------------------------------------------
From: "HEKOEPA" <hekoepa a bildua gipuzkoa.net>
Sent: Monday, April 07, 2014 11:25 AM
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Marcha solidaria por el autismo





Neu ere han izan nintzen eta minsor bera ibili nuen buruan, "autismoaren 
alde" egote horren hitz-tranpak kateatuta.
Eta neure baitan, "autismoa babesteko ibilaldi solidarioa" zuzenagoa zela 
egin nuen.

Edurne
________________________________________
Hemendik: Jabier Zabaleta [euskara a bildua oriokoudala.com]
Bidaltze-data: astelehena, 2014.eko apirilak 7 10:16
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Marcha solidaria por el autismo

Atzo aukera izan nuen Donostian, Gautenak antolatuta, egin zen ibilaldi 
solidarioan parte hartzeko. Polita izan zen.

Gaztelaniaz, 'URDINDUZ. Marcha solidaria por el autismo' jarri zioten 
izena ekitaldiari; euskaraz, berriz, 'URDINDUZ. Autismoaren aldeko 
ibilaldi solidarioa'.

Niri 'Autismoaren aldeko' horrek egiten dit min (izan ere, nor dago 
autismoaren alde?); baina, alternatibak bilatzen hasita, ez daukat horren 
garbi zer proposatu behar genukeen:

- 'Autismoarekiko elkartasuna erakusteko ibilaldia' (?) Ez dakit ez ote 
duen aurrekoaren aje bera (elkartasuna autismoarekin?).

Atzoko ekitaldiaren arrakasta ikusita, litekeena da etorkizunean berriro 
antolatzea eta, hala bada, gustatuko litzaidake alternatiba egoki bat 
izatea antolatzaileei proposatzeko.

Zer bururatzen zaizue?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 ->8







-----
No se encontraron virus en este mensaje.
Comprobado por AVG - www.avg.com
Versión: 2013.0.3465 / Base de datos de virus: 3722/7307 - Fecha de 
publicación: 04/06/14
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140407/60343d3a/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_educacion.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 69374 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140407/60343d3a/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago